Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

LP aste honetako ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, bertako kolaboratzaile izandako LP izango dugu gurean. Berak gustoko duen musika jartzeaz gain, berekin sartzeko aukera edukiko dugu ordu eta erdi oso luze batez, zuek ere ez zenuketen aukera hau galdu beharko. Guzti honez gain aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu.

maiatzak_7_LP

Eta bide batez, gogoratu gure saioak 7 urte betetzen dituela eta horregatik festatxo antolatu dugula larunbat honetarako Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Oholtzara igotzen lehen Hell Division taldekoak izango dira, beraien Crust doinuekin Gaztetxeko paretak mugitzeko gogoz. Hauen ostean, Citizen Patrol Holandarrak edukiko ditugu bigarrengoz. Eta kontzertuari amaiera emateko, Lasarteko Bar Remigio taldea edukiko dugu, Bad Religion talde ospetxuaren moldaketak eginez. Gaua amaitzeko eta eguzkiari egunon esateko, DJ Okerreko edukiko dugu musika ziztatzen.

Udaberri Fest jaialdian Fermin Muguruza ikusi nahi ez duenak badaki zer egin.

zaratazarautz_maiatzak11_web

Hirukotea ZarataZarautzera itzuli zen

Asteartero bezala ZarataZarautz saioa egin genuen Arraio Irratian eta oraingoan, saioa osatzen dugun guztiak izan ginen bertan. Ordu eta erdiz, gustoko ditugun taldeak entzuteko aukera izan zenuten eta bide batez, inguruko kontzertuen agenda ere zabaldu genuen gure uhin libreetatik. Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Vitamin+X

Hirukotea bueltan ZarataZarautzen

Aurreko astean Juanma izan genuen arren, B Jaunaren ahotsik ezin izan zenuten entzun. Aste honetan ez dugu gonbidaturik edukiko baina ZarataZarautz saioa egiten dugun hirukotea bertan izango gara zuen belarriak zulatzen. Apirilaren 23ko saioan, gure eskutara iritsi diren nobedade berriak edukiko ditugu eta hemendik gutxira Putzuzulon egongo diren kontzertuei ere errepasoa egingo diegu.

apirilak23

Krixpinen urteak ospatzeko irratsaioa

La Casa Fantom eta Can’t Explain taldeek aurreko astean eman zuten kontzertuaren ondorioz, ez genuen ZarataZarautz saiorik egin. Baina aste honetan gogo biziz gatoz zuen belarriak zulatzera. Gainera, gure bekaduna den Krixpinen urteak izango dira bihar eta irratsaio-parranda moduko bat egingo dugu.

Gonbidatuak zaudete gure biharko saioa entzutera eta Putzuzuloko lehen solairura igotzen bazarete, Krixpinek aterako dizkigun zerbezak edateko aukera ere edukiko duzue.

apirilak_9_pin