Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa gonbidaturik gabe egingo dugu. Datozen egunetan ditugun zarata kontzertuei errepasoa egingo diegu gehienbat, badira batzuk eta.
Honez gain, gustoko ditugun soinu batzuk ere izango dituzue entzungai. Guzti hau, asteartean gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratian.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.
Aste honetako irratsaioan, Ritxar HardCross edukiko dugu berriz ere. Aurten ZarataZarautz irratsaiotik pasa gabe zegoenez, asteartean izango dugu gustoko duen musika jartzen. Guzti hau, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera izango da.
Atzo egindako irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Aste honetako ZarataZarautz saioan ez dugu gonbidaturik edukiko. Baina lasai, saioa egiten dugun hirurok diska berri batzuk prest ditugu ordu eta erdi zaratatsu bati aurre egiteko. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.
Atzoko irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.
Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Tito Metralletaren bisita edukiko dugu. Aspaldian gela arroxestik pasa gabe dugu Tito eta aste honetan gustuko duen musikaz gozatu ahalko dugu, baita bere tontakeriez ere. Hau dena, 21:30-etatik aurrera izango duzue.
Atzo Titorekin eginiko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Arraio Irratiaren 10. urteurrenari amaiera bikain bat emateko, sekulako egitaraua antolatu dugu larunbat honetarako, Maiatzaren 28rako.
Goizean hasiko gara, Maiatzaren 14ean egin ezin izan genuen irratsaio bereziarekin. Goizeko 10:30etatik herriko leku ezberdinetan izango gara saioa egiten.
Honen ostean, bazkaria prestatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan gainera, 10 urte hauetan irratian ibili diren partaideak biltzen saiatzen ari gara. Honez gain, etorri nahi duen edonork tiketak salgai ditu oraindik Eguzki, Arrano eta Mauka tabernetan. Bixi ibili!!!
Bazkalostean, Sozaya orketa-gizonaren emanaldi berezia edukiko dugu. Eta atsaldean txarangarekin herriko kaletatik ibiliko gara.
Gauerako berriz, eta gaueko 22:30etatik aurrera, Skasti eta Blue Beans Zarauztar taldeen kontzertua edukiko dugu. Eta gauari amaiera emateko berriz, DJ Kepoi edukiko dugu musika dantzagarri apur batekin.