Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Metrallta taldeko kideak ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan Metralleta taldeko kideak edukiko ditugu. Berriki kaleratu duten 7 hatzbeteko diska aurkeztuko digute bertan. Gainera, Disgalerna jauna izango dugu saioa gidatzen aspaldiko partez. Gogoratu zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera.

urtarrilak_24_metralleta

Metralleta eta Disgalernarekin egindako saioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Torito ZarataZarautzen

Aste honetan Torito eta bere Ipad-a edukiko ditugu ZarataZarautz irratsaioan. Aspaldian gurean izan gabe da Torito eta hortaz, musika zaratatsu ugari ekarriko digu, gehienak nobedadeak. Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

torito_urtarrilak_10

Atzo Toritorekin egindako irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

“Idoloak akatu genituenekoa” liburuaz ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz saioan, liburu bten inguruan jardungo gara. «Idoloak akatu genituenekoa», punk kantuetan oinarrituriko ipuin bildumada. Izu Giroa eta Zaratako editoreek fikziozko 18 ipuin osatu dituzte beste hainbeste talderen abestiak abiapuntu harturik.

idoloak_urtarrilak_3

Taldeen artean: Stooges, ramones, pistols, clash, rezillos, anti nowhere league, gg allin, black flag, the lewd, nabat, ahaztu antzean, agnostic front eta abar.

Beraz badakizue, asteartean zita zaratatsua duzue gaueko 21:30etatik aurrera.

Atzo egindako ZarataZarautz irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.