Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik izango

Chaka Brasildarren kontzertua dela eta, Urriaren 7ko ZarataZarautz irratsaioa ez dugu burutuko kontzertuaren antolakuntzan buru belarri gaudelako. Aurreko astean argitaratu genuen bezala, gaurkoan Hell Division eta Chaka Brasildarrek joko dute Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.

Baina grabaturiko irratsaioren bat entzun ahalko da 99.3ko uhinetan, norbaitek kontzertura azaldu ahal ezin badu. Hala ere, gaur gauean Gaztetxera hurbiltzeko gomendioa egiten diegu gure entzuleei.

DisCrust festa Putzuzulo Gaztetxean

Urriaren 7an, asteartean, Hardcore kontzertu ikusgarria ikusteko aukera egongo da Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik.

chaka-kartela.jpg

Bertan, Donostialdeko HELL DIVISION taldea hariko da lehen. Ez da Zarautzen jotzen duten lehen aldia izango baina aurrekoetan bezalako kontzertu itzela ematea espero dugu.

Bigarren, Europar biran dagoean CHAKA Brasildarrak beraien D-Beata astinduko dute Putzuzuloko oholtzan. Brasildarrek, Urrian hasi zuten bira eta Euskal Herrian bi kontzertu emango dituzte, lehena Zarautzen eta bigarrena Bilbon.

Kontzertua, 23:00etarako amaitua egon beharko du astebarruko kontzertua baita, horregatik ikusi nahi duenak puntual etortzea gomendatzen da.