Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Gaurkoan bai!!!

Martxoaren 17ko saioan, Zarauzko Dirtaa taldearen bixita izango dugu ZarataZarautzen. Zülo, Erantzun edota MKT taldeetan ibilitako jendeaz osatuaz dagoen formazio berri honek, maketa bat aurkeztu zuen aurreko ostiralean Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Donostiako Iron Batasuna taldearekin batera.

dirtaa.jpg

Beraz badakizue, arraio irratiko mikroen aurrean izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera maketa horren grabaketaren nondik norakoez hitzegiteko.

OSTIRAL HONETAN EZ DA KAIOLATIK EGONGO

Aste honetan ere ezin izango duzue elektroi izan ordu betez. Putzuzulon dauden hitzaldi eta kontzertu paregabea medio, ez da posible izango, baina hurrengo irratsaioa izugarria izango da. Gomendio bat: jeitsi aurreko ostiralean dj boke-rekin eginiko saioa! Izugarria benetan! Martxoaren 20rarte lagunok!!!

Dirtaa taldea ZarataZarautzen

Martxoaren 10eko saioan, Zarauzko Dirtaa taldearen bixita izango dugu ZarataZarautzen. Zülo, Erantzun edota MKT taldeetan ibilitako jendeaz osatuaz dagoen formazio berri honek, maketa bat aurkeztu behar du ostiral honetan, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean Donostiako Iron Batasuna taldearekin batera.

dirtaa.jpg

Baina kontzertu hau baino lehen, arraio irratiko mikroen aurrean izango ditugu gaur, gaueko 21:30etatik aurrera maketa horren grabaketaren nondik norakoez hitzegiteko.

Honez gain, astearte honetan kontzertu zaratatsu bat dugu Putzuzulon. Martxoaren 14an, larunbatean, 12:00tan Txuri zarauztar presoa askatzeko elkartasun ekimena egingo da eta 20:30tatik aurrera afarimerienda eta kontzertua izango da putzuzulon. Zarauzko Burux Lee eta belgikako Silence Means Death taldeak izango ditugu.

martxoa.jpg

Burux lee, mantisa, folkcore eta pandemia taldeetako kideekin osatutako taldea dugu. Eskola zaharreko hardcorea lantzen dute… refused eta antzerako taldeen metal ikutua nahastuz. Silence means death belgikatik datoz eta crust iluna eskainiko digute.

ZarataZarautz bueltan da!

Bueltan gara berriz beste astearte Zaratatsu bati ekiteko. Otsailaren 24ko saioan, nobedade berriekin etorriko gara. Hala nola, Diskoiraa taldeak, Metralleta taldearekin batera atera behar duen Ep-ko abesti batzuk entzuteko aukera izango dugu.

disco.jpg

Honez gain, eta irratiko biniloak uzten badigu, nobedade berri gehiago entzuteko aukera ere izango dugu eta laister Putzuzulon izango ditugun kontzertuen berri ere emango dugu. Guztia, gaueko 21:30etaik aurrera izango da.

Hjertstop taldea Putzuzulon!!!

Astearte honetako irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den kontzertu eta bideo emanaldiaz informatzeaz gain, azken egun hauetako nobedadeez ere hitzegingo dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

hjert.jpg

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango dugu, Otsailaren 13an, Ostiralean.

Arratsaldeko 20:00tan hasita, “69” film dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Nikolaj Viborgek izango dugu gaztetxean, berak ekoizturiko 69 filma aurkezten. Bertan, Copenhageko Ungdomshuset etxe okupatu mitikoaren inguruan hitzegiten du. Etxe hau 25 urtez bizirik egon ondoren, bortizki desalojatua izan zen 2007ean. Aukera paregabea izango dugu beraz, desalojoaren egunean gertatu zenaren berri izateko.

Filmaren ondoren, hiru taldek joko dute Putzuzuloko oholtza gainean. Lehenik, Harlore Zarauztarrak izango ditugu. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta bertako kantuez gozatzeko aukera izango dugu. Hauen ondoren, Zallatik datozen No Komply Hardcore taldea izango dugu. Azkenik, Europar biran dabilen Hjertestop taldeak joko du. Danimarkarrak, EP bat eta LP bat kaleratu berri dute eta hau ari dira aurkezten Europa guztian zehar. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.