Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Gonbidatu berezi bat izango dugu gaurko ZarataZarautzen

Urtarrilaren 19 ko irratsaioan gonbidatu berezi bat izango dugu. Lagun Izoztuaren hutsunea betetzeko, Metralleta eta Erantzun taldeko bateriajole den Farrikito izango dugu gure uhin libreetan.

farrikito.jpg

Bertan, Manuela Gaztetxearen desalojoaren 10, urteurrena dela eta, bertatik pasatako taldeez hitzegingo dute eta nobedade berriak ere izango digutu. Honez gain, beste sorpresaren bat ere izan dezakegu. Beraz, ez ahaztu 99.3a sintonizatzea, gaueko 21:30etatik aurrera noski.

Entzun ElektroPeñrekin eginiko saioa

Atzoko ZarataZarautz saioan ElektroPeñaren bisita izan genuen. Gustoko duen musika entzuten egon ginen ordu eta erdi luzez. Atzokoan, Paz Vegan, Tragedy, Ekkaia eta Derrota bezalako taldean entzuteko aukera izan genuen. Ohiko telefono deia ere izan genuen eta Paz Veganeko gitarjolearekin ere solasalditxoa egin genuen.

paz1.jpg

Irratsaioa, ohikoa den bezala, Podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Urteko lehen ZarataZarautz saioa prest dago

Urteko lehen ZarataZarautz prestaturik dugu iada, gaur gauen zuen belarriak berotzeko. Urtarrilaren 12ko saioa bi zatitan banatuko dugu gainera. Lehenik, Audientzia Nazionalera deituak izan ziren bi lagunei eskeinita, errepresioaren inguruko kantauk jarriko ditugu gure uhin libreetan.

muttur1.jpg

Honen ostean, gonbidatu berezi bat izango dugu gure gela arroxean. Kaiolatik saioko esataria den eta Dirtaa taldean abesten duen Elektropeña izango dugu, gustatzen zaion musika jartzen (Ekkaia ezik noski).

Beraz, beti bezala, gaur gauean, 21:30etatik aurrera zaratarekin zita bat duzue.

Sarean da Toritorekin eginiko irratsaioa

Atzo Dani Toritorekin egindako irratsaioa sarean dago iada. Ordu eta erdiz azken aldiko Crust doinu gogorrenekin zigortu zigun Toritok. Talde gehienak Estatu Batuarrak izan ziren baina sorpresaren bat ere eraman genuen. Betiko moduan, ohiko lehiaketa eta entzuleen mezuak jaso genituen.

kamikaze2.jpg

Saioa, beti bezala, podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.