Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Entzun atzoko ZarataZarautz saioa

Beste astearte zaratatsu eta interesgarri bat izan genuen Arraio Irratiko uhin libreetan. Ez genuen gonbidaturik izan baina B Jauna eta Lagun Izoztua oso fin ibili ziren beste behin ere.

Atzokoan, Andanada 7, Afonia, Wild Dogs, Vitus Dance, Profit and Murder edo 37 hostias bezalako taldeak entzuteko parada izan genuen. Saioa entzun nahi baduzue, beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Doinu Zaratatsu berriak astearte honetarako

ZarataZarautz Fest eta Save The Van Festa amaituta, bizirik daudela erakusteko, beste saio Zaratatsu bat prestatu dute B Jaunak eta Lagun Izoztuak. Bi egun hauek haipatzeaz gain, esku gainean ditugun disko berriez jardungo gara beste behin ere. Astebukaera honetako kontzertuak alde batera utzi gabe noski.

zaratazarautz2.jpg

Beraz, ez ahaztu FMko 99.3a sintonizatzea (Zarautzen bazaude) edo internet bidez entzutea.

ZarataZarautz Festez hitzegingo dugu gaurkoan

Otsailaren 16ko ZarataZarautz irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den II. ZarataZarautz Festaz hitzegingo dugu. Ez dakizuenentzat, esan lehen bataila Lobato Etxean burutu zela. Bertan, bi eszenatokitan banatuta, Zarauzko 10 taldek joko dute, lehenik talde batek abesti bat joko du eta ondoren beste taldeak beste abesti bat. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

chuck.jpg

II. gerra honetan parte hartuko duten taldeak Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza izango dira.

Astearte honetan, talde hauetako partaide batzuk izango ditugu gonbidatu gisa, B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera. Beraz ez ahaztu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera FMko 99.3a sintonizatzea edo internet bidez entzutea.

Entzun atzoko soinuak

Beste astearte interesgarri bat izan genuen ZarataZarautz saioan. Lagun Izoztua eta B jaunaren gidaritzapean zarata doinu berriez gozatzeko aukera izan genuen. Honez gain, aurreko astebukaeran egondako kontzertuen balorazioa egin genuen eta astebukaera honetan egongo direnen inguruan ere informatu genuen.

kamorrah1.jpg

Irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.