Metralleta taldeak Mogambo aretoan jo behar duen kontzertuaren ondorioz, gaur ez da ZarataZarautz irratsaiorik egongo. Datorren astean itzuliko gara nobedade eta zarata gehiagorekin.
Kategoria: Zaratazarautz
Aspaldiko partez Juanma edukiko dugu ZarataZarautz irratsaioan. Hell Division taldearekin Europar bira bi aste igaro ondoren gurera itzuliko da bira honen nondik norakoez hitzegiteko. Nola ez, bere gustoko musika entzuteko aukera ere izango dugu.
Beti bezala, Arraio Irratiko uhin libreetan egongo gara gaueko 21:30etatik aurrera.
Beste astearte zaratatsu bat iritsi da Arraio Irratira eta gu beste behin ere prest gaude ZarataZarautz duin bat egiteko. Gaurkoan, B jaunaren ahotsa entzun gabe geldituko gara, beste kompromezu batzuk medio, gurean ez baita egongo.
Gaurkoan, Arrano Tabernan, Arranopolakoekin elkarlanean antolatu dugun gau zaratatsuan jarriko ditugun zenbait abesti entzuteko aukera izango duzue. Oraindik ez baldin badakizue ere, ostegunean, abenduaren 23an, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarautz irratsaioko kideak musika jartzen. Eta jarriko dugunaren aurrerapen txiki bat eskeiniko dizuegu irratian.
Gogoratu zita zaratatsu bat duzuela gaur gauean, 21:30etatik aurrera.
Aurreko astean Lagun Izotua bakarrik utzi ondoren, Krispin eta B jaunaren ahotsa berriz entzun ahalko da Arraio irratiko uhinetan. Beste astearte batez, ordu eta erdiko saio itzela prestatu dugu zuen belarriak zulatzeko.
Diskoirarekin egindako bira txiki honetan lorturiko nobedade berriak entzun ahalko dira eta Butour honen inguruan ere hitzegingo dugu, beti bezala, Hala Bediko A Desalambrar irratsaio internazionalistaren ostean.
Eta elkartasuna Labi eta Xaporrarekin!!!!!
Astearte honetan ere, Abenduaren 6an, ZarataZarautz irratsaio berri bat edukiko dugu. Nahiz eta irratikideak Diskoiraa taldearekin biran egon, Lagun Izoztuaren ahots xarmanta entzun ahalko duzue Arraio irratiko uhinetan.
Gogoratu beraz, ahaztu ezinezko zita duzuela bihar, gaueko 21:30etatik aurrera.



