Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

ZarataZarautz irratsaio gabe geratuko zarete gaurkoan

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo Putzuzulon edukiko dugun kontzertu baten ondorioz.

Astearte honetan, ekainaren 7an, hardcore kontzertu itzela edukiko dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Bertan bi talde ikusteko aukera izango duzue:
REFLECTIONS OF INTERNAL RAIN

Serbiako talde ikaragarri onekin emango diogu haisera udararai zarauzko ametsen fabrikan. Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da seguruenik eta galdu ezinekoa da eskaintzen duten zuzeneko azkar eta indartsua. Emo crust dotorea jorratzen dute eta izugarrizko maila lortu dute.

eta beraienkin batera, REPRESION, bilbotik zuzenean Altos Hornos eko amorru guztia ateratzeko prest, talde ugaritan ibilitako jendeak osatutako talde bikaina.

Kontzertuak 23:00tarako bukatu behar dute.

80. hamarkadara salto Arraio zaharreko biniloekin

Arraio Irrati zaharreko binilo kaxa batzuk agertu dira gure gela arroxan, eta bertan ea punk doinuak zeuden bila ibili ginen… eta hara! Programa osatzeko adina badaude, beraz, gaurkoan Kortatu, Adrenalin OD, L’Odi Social, Vomito eta beste hainbat talderen biniloei hautsa kenduko diegu.

Honetaz gain, agendari betiko errepasoa eginez Citizen’s Patrol eta Nux Vomica entzun ahal izango ditugu, Eskorbuto-ko Iosu Exposito kitarrajolea hil zela 19 urte betetzen diren egunean.

Punk deskargak, beraz, 21:30 tatik aurrera gaurkoan zuentzat eta laister hobeto egotea nahi dugun Landa-rentzat.