Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Entzun azken ZarataZarautz irratsaioa

Astelehenean Mattingun etorriko zitzaigula esan bagenizuen ere, Bartzelonara itzuli zaigu kontzertu bat ikustera. Hortaz, ohiko hirukotea egon ginen gustoko dugun musika jarri, nobedade berriak errepasatu eta kontzertuen berri emanez. Gaizkiñe, Sin Dios, Disco Volante, Metralleta….

Irratsaioa entzun nahi baduzue, beti bezala podcastean duzue. Playlista berriz, HEMEN.

Mattingunen bisita ZarataZarautzen

Uztailaren 19ko ZarataZarautz irratsaioan, Mattingunen bisita edukiko dugu, nahiz eta aurreko astean Juanmarekin egin genuen saioan ere bere ahotsa entzun ahal izan genuen. Bartzelonan urte osoa pasa ondoren oporretara herrira itzuli zaigu eta biharkoan berarekin batera egingo dugu saioa. Gogoratu zita zaratatsua duzuela bihar, asteartean, gaueko 21:30eatatik aurrera.

Juanma eduki genuen berriz ere ZarataZarautz irratsaioan

Atzoko ZarataZarautz irratsaioan Juanma eduki genuen berriz ere ordu eta erdi luze batez. Juanmaz gain gainera, Mattingunen bisita ere izan genuen, B Jaunaren hutsunea estaltzeko.

Bertan, 80ko hamarkadako talde Britainiarrak entzuteko parada izan genuen. Discharge, Disorder, Chaos UK, Varukers…

Irratsaioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berrzi HEMEN.