Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

Aste honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo

Astearte honetan ez dugu ZarataZarautz irratsaiorik egingo, Putzuzulo Gaztetxean egongo den kontzertu baten ondorioz. Bertan, bi talde Italiarren bisita edukiko dugu, Repulsione eta xKATExMOSHx taldeak hain zuzen ere.

Bestalde, ostegun honetan, urtarrilaren 5ean, Zarauzko Arrano Tabernan egongo gara ZarataZarauzko kideak gure biniloekin belarriak zulatzen. Gaueko 23etatik aurrera eta Arranopolakoen baimenarekin, HHH, Masshysteri, Dropdead, Signal Lost eta beste hainbat talderen doinuan entzun ahalko dituzue.

Juanmaren urteko azken bisita ZarataZarautzen

Juanmaren urteko azken bisita edukiko dugu biharko ZarataZarautz irratsaioan. Aste honetan gainera proposamen bitxi batekin etorriko zaigu. Ordu eta erdiz, bigotea daramaten punk taldeei egingo diogu errepasoa. Zanussi, Blitz, Hatepinks edo The Stranglers bezelako taldeak entzuteko aukera izango da.

Gogoratu zita zaratatsua duzuela asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera.

Agenda, nobedadeak eta klasikoak

Gaurko ZarataZarautz saioan aspalditik ditugun diska berriei egingo diegu errepasoa. Aspirina Infantil, Imperial Leather edo Estricalla bezalako taldeen doinuak entzuteaz gain, aste honetako agendari ere errepasoa egingo diogu eta klasiko batzuk ere entzun ahalko dira.

Ez ahaztu asteroko zita zaratatsua duzuela 21:30etatik aurrera, A Desalambrar saioaren ostean.