Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Zaratazarautz

ZarataZarautz irratsaioa bueltan da

Aurreko astean opor txiki batzuk hartu genituen eta ez genuen ZarataZarautz irratsaioa egin. Aste honetan ordea, gogo biziz bueltan gatoz zuen belarriak zulatzeko asmoz. Gaurkoan gainera Mattingun edukiko dugu gonbidatu bezala Krixpinen tokia betetzen, nahiz eta musika gehiegi jartzen ez diogun utziko. Gogoratu beti bezala zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera.

Richard eduki genuen berriro ZarataZarautzen

Tarinen itxierak bi gauza on ekarri dizkigu herrira. Bata Josuk Athleticen partiduak lasai ikusi ahal dituela da eta bigarrena, ZarataZarautz irratsaioan Richard ekartzeko aukera dugula. Eta atzokoan hala izan zen, ia bi orduz gurekin eduki bait genuen.

Musika asko jartzeko paradarik ez genuen izan baina Eizen taldearen EP bat ekarri zigun eta diska honek duen istoria bitxia ere kontatu zigun berak.

Saioa entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.

Felix berriz ere ZarataZarautzen

Astearte honetako ZarataZarautz irratsaioan Felixen bisita edukiko dugu berriro ere. Orain dela hilabete batzuk Puerto Ricoko taldeen errepasoa egin zigun berak. Biharko saioan berriz, Estatu Batuetako talde latinoei egingo die errepasoa.

Los Crudos, Dogma Mundista, Huasipungo, Tragatelo, Sin Orden, Cojoba, Mundo Muerto… Hamaika talde entzun ahalko ditugu gaueko 21:30etatik aurrera.