Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Presio Heltzea

Party & Borroka Presio Heltzean

Presio Heltzea irratsaioko bigarren alean, Party & Borroka liburuari egingo diogu tartea. Txalaparta Argitaletxearekin kaleraturiko liburua da hau, Jon Andoni Del Amok eginikoa da eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean aurkeztutako doktore tesi baten izenburua da. Euskal Herriko musikari errepasoa egiten dion liburua aurkeztu zigun Putzuzulo Gaztetxean, eta hau grabatu eta zatitu dugu zuen gozamenerako.
Irratsaioa, astelehenean, urtarrilaren 9an entzuteko aukera edukiko duzue, gaueko 20:00etatik aurrera.

2015-01-23 00.03.40

Kutxabank, El saqueo de Euskal Herria liburu aurkezpena Presio Heltzea irratsaioan

Irratsaio berri batekin gator Arraio Irratian. Presio Heltzea izena jarri diogun saioarekin. Bertan, Arraio Irratiak grabatzen dituen hitzaldiak errepasatuko ditugu, ahal badugu hilean behin.

Eta lehen saiorako, Azaroaren 10ean, Ahoztar Zelaieta kazetariak Putzuzulo Gaztetxean egin zuen liburu aurkezpena aukeratu dugu. Bertan, “Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria” liburua aurkeztu zuen eta berau grabatzeko aukera izan genuen.

20161110_201009

Gure lehen irratsaio hau, astelehenean, 20-00etatik 21:00etara entzuteko aukera izango duzue FMko 99.3an.