Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

zaraTAZArautz

Astearte berri bat dator eta beti bezela 21’terditatik aurrera zarataren txokoa irekitzen dugu Arraio Irratiko uhin libreetan. Aste honetan EEUUropar ekialdeko taldeak izango ditugu ardatz nagusi, Kroazia, Txekia, Eslobenia…  Hontaz aparte kontzertuak, berriak, momentu jebiya eta gure ohiko humoria!!!!

Argazkian – Post Regiment

Asteartero 21:30-23                                        ZARATAZARAUTZ

Prestatu zaitezte Ostiralerako

Ostiralean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, elektronikaren tartetxorako prestatu zaitezte guztiok. Kaiolatik saioaren aro berria aurrera doala eta aste honetan ere izango da zer gozatua.

format_b_1.jpg

FORMAT B bikote zitala eta Paul Kalkbrenner Berlindarra sakon aztertuko ditugu, baina gehiago ere izango da entzungai!! Besteak beste Supel Flu, Sebo K, Duoteque… eta Gui Boratto Brasildarraren berriena!!

kaiolatik_pegata4.jpg

Ez galtzeko modukoa izango da, zuen zain geratzen gara, UP THE KAIOLS!!

Gaur ez da Fuck Txaranga irratsaiorik egongo

Urriaren 22an egin behar genuen saioa ez da burutuko. Fuck Txarangako esatariak dituen arazo fisikoen ondorioz ezin izango du Arraio irratiko egoitzan egon irratsaioa egiten. Hala ere aurreko irratsaio baten errepikapena entzuteko aukera izango duzue.

Aldez aurretik, barkatu eragozpenak