Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

ZarataZarautz bueltan da!

Bueltan gara berriz beste astearte Zaratatsu bati ekiteko. Otsailaren 24ko saioan, nobedade berriekin etorriko gara. Hala nola, Diskoiraa taldeak, Metralleta taldearekin batera atera behar duen Ep-ko abesti batzuk entzuteko aukera izango dugu.

disco.jpg

Honez gain, eta irratiko biniloak uzten badigu, nobedade berri gehiago entzuteko aukera ere izango dugu eta laister Putzuzulon izango ditugun kontzertuen berri ere emango dugu. Guztia, gaueko 21:30etaik aurrera izango da.

Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!!

Kaixo irratikide!!
Igande honetan ere beste irratsaio gogoangarri bat burutu genuen E-donato, I-janua eta B-jaunaren artean. Gaueko 21:00tatik 23:00etara makina bat kontu eta komeri jaurtiki genituen Arraio Irratiko uhin libreetatik.

gelatzo
Hasteko, eta ohitura ez galtzeko, efemerideak izan genituen hizpide. Otsailaren 22a izanik, egun honetan bertan jaio zen trikitijole ezagun baten inguruan burutu genuen lehiaketa: Pedro Sodupe “Gelatxo”ri buruz hain juxtu ere.

Bere ezizena zein zen jakin nahi genuen, “Gelatxo” alegia. 8 dei izan genituen, tartea bi Bartzelonatik eta bestea Guardia Zibilaren kuarteletik, baina inortxok ere etzuen asmatu.


malcom

Baina 2 orduko irratsaioa izan genituen kontu eta komeri gehiago ere, besteak beste Malcom X-en heriotzaren urteurrena gogoratu genuen bere bizitzari errepaso arin bat emanaz eta bere autobiografiaren zati bat irakurriaz.


…..:::::ENTZUN IRRATSAIOA:::::…..

Gonbidatu berezia Lau Katun

 Halaxe da ba. Datorren astelehenean bisitari berezi-berezi bat izango dugu Lau Katun, Mamarro taldeko Koldo Arakistain, malabar, monoziklo eta honbrebala profesionala. Berak kontatuko dizkigu Bartzelonako zirko eskolako gorabeherak, eta igual egingo digu erakustaldi txikiren bat. Beraz, piztu irratia hurrengo astelehenean 19:30tatik 20:30etara, edo azaldu bertatik bertara, ikustekoa izango da eta!

 4katu 

Hjertstop taldea Putzuzulon!!!

Astearte honetako irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den kontzertu eta bideo emanaldiaz informatzeaz gain, azken egun hauetako nobedadeez ere hitzegingo dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

hjert.jpg

Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango dugu, Otsailaren 13an, Ostiralean.

Arratsaldeko 20:00tan hasita, “69” film dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Nikolaj Viborgek izango dugu gaztetxean, berak ekoizturiko 69 filma aurkezten. Bertan, Copenhageko Ungdomshuset etxe okupatu mitikoaren inguruan hitzegiten du. Etxe hau 25 urtez bizirik egon ondoren, bortizki desalojatua izan zen 2007ean. Aukera paregabea izango dugu beraz, desalojoaren egunean gertatu zenaren berri izateko.

Filmaren ondoren, hiru taldek joko dute Putzuzuloko oholtza gainean. Lehenik, Harlore Zarauztarrak izango ditugu. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta bertako kantuez gozatzeko aukera izango dugu. Hauen ondoren, Zallatik datozen No Komply Hardcore taldea izango dugu. Azkenik, Europar biran dabilen Hjertestop taldeak joko du. Danimarkarrak, EP bat eta LP bat kaleratu berri dute eta hau ari dira aurkezten Europa guztian zehar. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.