Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Entzun ezazue Uztailaren 14ko irratsaioa

Arraio irratia birmoldaketa lanetan dabil uda honetan eta honen ondorioz arazo tekniko asko ari gara edukitzen. Atzo, ZarataZarautz irratsaioan, V/A – Euro Trash Retribution (Barbaric Thrash) Vol. VII bildumari errepaso polit bat nahi izan genion eman baina ordenagailuarekin izandako arazoen ondorioz ezin izan genuen mp3 formatuko abestirik jarri.

Hala ere, saio txukun bat egin genuen. Playlista ikusi nahi baduzue, klikatu ezazue HEMEN. Irratsaioa berriz, hemen behean duzue:

Disepelderen bisita izango dugu ZarataZarautzen

Uztailaren 7ko saioan, ez gara San Ferminetara joango eta ondorioz beste irratsaio zaratatsu bat entzuteko aukera izango duzue. Aste honetako saioan gainera, Diskoiraa taldeko gitarjolearen bisita izango dugu.

disepel.jpg

Bertan, B jaunaren aurka dueloa izango du Arraioko Ok Korralean. Epaile modura berriz, Lagun izoztua izango dugu. Guzti hau, astearte honetan, gaueko 21:30etatik aurrera izango duzue.

Kaiolatik oporretatik bueltan!!!

Bueno bueno, batetik oporrak, bestetik kriston san pelayuak… egiya esan kaiolatik naiko aparkatuta euki det azken aldin. Baino ez preokupatu, Uztailen zehar beintzat zuekin izango nahiz eta, jeje. Bueno ba gaurko saioako kriston goguak dazkat, abesti berri pila batekin nator, txekiatik ekarritako disko bat ere bai, Rone-ren diska berria ere aurkeztuko det, eta Fairmont izeneko frantziar gazte batetaz ere mintzatuko nahiz, asike ezta okurritu re galtzia!!! UP THE KAIOLS!!!

Entzun ZarataZarautz berria!

Ekainaren 30ean eginiko irratsaioa entzungai duzue iada. Aste bat irratsaiorik egin gabe egon ostean, gogo biziz itzuli ginen ZarataZarauzko kideak. Honez gain, gogoratu nahi dizuegu udan zehar ere irratsaioak egiten jarraituko dugula, Abuztu erdirarte bai behintzat.

Bitartean, egun horretako Playlista HEMEN duzue ikusgai.

Irratsaioa berriz, hor doakizue: