Kaixo lagunok, zemouz gea? huntsa al doa udara? Ala espero det. Ba ni ementxe, Kaiolatik-en deskansuan berri ematea. Izan ere, Abuztuan ez det irratsaiorik egingo. Baina bueno, agurtu baino lehen gaurko irratsaioa falta dela gogoratzen dizuet, eta berau izango da agurrik onena. Gaurkoan, Booka Shade bikote Berlindarra izango ditugu protagonista, izan ere beraien azken diska, The sun and the neon lights, mamitzeko aukera izango dugu. Darko, mandarine girl, night falls edota in white rooms bezalako abestiekin gozatu ondoren, hemen datozkigu berriz ere Alemaniarrak, kasu honetan doinu lasaixeagoekin, baina lan finarekin eskuartean. Beraietaz aparte, Sebo k edota Anja Schneider ere izango ditugu Arraioko uhinak astintzen. Badakizue beraz, ez galdu irratsaioa eta EUTSOURREI BETI!!!
Hilabetea: uztaila 2009
Aste honetako Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu egitaraua oso kargaturik dator eta honen erantzuletako bat ZarataZarauzko kideak dira. Uztailaren 29 eta 30ean bi kontzertu oso interesgarriz gozatzeko aukera izango dugu.
Uztailaren 29an, Determination eta Trigger Travisen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Trigger Travis Donostiarrek, skizo rockin´hardcore moloia egiten dute eta aurreko batean ere Putzuzulon izan genituen. Determination Austriarrek berriz, eskola zaharreko punkjarkorea melodiak jorratzen dituzte.
Uztailaren 30ean berriz, MR. Miyagi eta Carne Para Gusanos taldeek joko dute. MR. Miyagi Portugaldarrek, sxe punkjarkorea jorratzen dute eta Europar biran dabiltza. Carne Para Gusanos Beasaindarrek berriz, hardcore crust bortitza egiten dute.
Bi kontzertuak, gaueko 21:00etan hasiko dira. Beti bezala, gogoratu behar dizuegu kontzertuak 23:00etan amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, puntual azaltzea eskertuko dugu.
Uztailaren 28ko ZarataZarautz irratsaioan, Diskoiraa taldeko Mattingunen bisita izango dugu. B Jauna eta Lagun Izoztuarekin batera, zuen belarriak zulatzen ibiliko da, gaueko 21:30etatik aurrera.
Oraingo honetan, irratsaioa grabatu ahal izatea espero dugu.
Kaixo lagunok, gaurkoan ere zita bat duzu musikarekin Putzuzulo gaztetxean, oraingo honetan Afraid! talde Italiarra izango dugu gure artean. Romeo eta Julietaren herriko (Verona) bostkote honek Post Punk elektroniko dantzagarria lantzen du, eta hau izango da Euskal Herrian joko duten kontzertu bakarra. Beraiekin batera Oriodor-etik datorren The sastre punk talde gaztea izango dugu entzungai. Galdu egingo duzu?
Uztailaren 20an, astelehenean, sekulako kontzertua izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, ZarataZarautz irratsaioaren eskutik. Bertan, iada etxekoak diren Karkaba eta Danimarkako DEHØJE HÆLE eta KVÆRN taldeak arituko dira.
Askoek jakingo duzuen bezala, aste barruko kontzertuak 23:00etarako amaiturik egon behar dute. Ondorioz, asko eskertuko genuke 20:30etarako bertan egongo bazinateke.