Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Bi kontzertu interesgarri ZarataZarautzen eskutik

Aste honetako Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu egitaraua oso kargaturik dator eta honen erantzuletako bat ZarataZarauzko kideak dira. Uztailaren 29 eta 30ean bi kontzertu oso interesgarriz gozatzeko aukera izango dugu.

Uztailaren 29an, Determination eta Trigger Travisen doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Trigger Travis Donostiarrek, skizo rockin´hardcore moloia egiten dute eta aurreko batean ere Putzuzulon izan genituen. Determination Austriarrek berriz, eskola zaharreko punkjarkorea melodiak jorratzen dituzte.

Uztailaren 30ean berriz, MR. Miyagi eta Carne Para Gusanos taldeek joko dute. MR. Miyagi Portugaldarrek, sxe punkjarkorea jorratzen dute eta Europar biran dabiltza. Carne Para Gusanos Beasaindarrek berriz, hardcore crust bortitza egiten dute.

Bi kontzertuak, gaueko 21:00etan hasiko dira. Beti bezala, gogoratu behar dizuegu kontzertuak 23:00etan amaiturik egon behar dutela eta ondorioz, puntual azaltzea eskertuko dugu.

Afraid! talde Italiarra gaur Putzuzulon

Kaixo lagunok, gaurkoan ere zita bat duzu musikarekin Putzuzulo gaztetxean, oraingo honetan Afraid! talde Italiarra izango dugu gure artean. Romeo eta Julietaren herriko (Verona) bostkote honek Post Punk elektroniko dantzagarria lantzen du, eta hau izango da Euskal Herrian joko duten kontzertu bakarra. Beraiekin batera Oriodor-etik datorren The sastre punk talde gaztea izango dugu entzungai. Galdu egingo duzu?

Dj Xankailla gaurkoan kaiolatiken

Kaixo lagunok, zemouz gea??? Gaur ostirala izaki beste ordutxo elektroniko bat eskeintzera natorkizue!!! Gaurko honetan Dj Xankaillla-ren bixita izango dugu, eta beti bezala doinu dantzagarriekin etorriko zaigu. House, dance eta elektro doinuak jorratu ohi ditu Xanka-k, beti ere 80.hamarkadako ikuttuarekin. Horretaz gain, hurrengo asteazkena 22 Putzuzulon izango dugun Afraid! taldea ere izango dugu mintzagai, eta beti bezala klasiko batzuk ere errepasatuko ditugu, badakizue, 8tatik 9ta UP THE KAIOLS!!!