Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Zarautz, ven y kema el ayunta!!!!

Igande hontan ez genuen gonbidaturik izan eta Edonato, Jardinero eta malintxez gozatzeko aukera izan genuen. Jardineroren efemerideak eta asteko erresumenarekin aritu ginen lendabiziko zatian.

Torura ere hizpide izan genuen eta praktika hau salatzeko astebukaran egin diren ekimenen berri eman genuen.

Bukatzeko berriz, udaletxeak onartutako ordenantza berriaren inguruan hitzegin genuen. Bide publkoaren erabilera eta garbiketa nahiz hiri-paisaiaren zaintza arautzeko ordenantza. Isunak a tutiple!!

Merezi du entzuteak; a ze perlak!!

Iritsiko da garaia… laralaralarala

Kaiolatiken beste eraso bat biharkoan!!!

Apa kaxo, bueltan gara, doinu elektronikoak motxilan sartu eta zuen belarriak laztantzeko prest!!! Beno ba, aste honetan ere nobedade mordoxka dugu zuei elarazteko, Akzidenz Grotesk, Shlomi Aber edota Robert Babicz-en doinu berrienak esaterako. Bestalde, orain bi aste hasi genuen atalarekin jarraituko dugu, hots, hamarkada honetako abestirik esanguratsuenak zuei gogorarazten, beraz, ez galdu biharko bidaia!!!

Besarkada elektronikoak guztioai!!!

Inauterien inguruan hitzegingo dugu Atalkan

Inauteriak datorzkigun honetan, jai hauen jatorri eta herriz-herriko aldaerei buruz arituko gara gaurkoan. Mozorrotzea karnabaletako kontua bakarrik ote da ordea?…

Hau dena laguntzeko, errezeta, irakurketatxoa, bestelako gomendioak eta girotze-musika. Gaur, 22’00etan, ATALKA10 (ia zenbakia bezain borobila irteten den!

momotxorro.jpg

Entzun atzoko soinuak

Beste astearte interesgarri bat izan genuen ZarataZarautz saioan. Lagun Izoztua eta B jaunaren gidaritzapean zarata doinu berriez gozatzeko aukera izan genuen. Honez gain, aurreko astebukaeran egondako kontzertuen balorazioa egin genuen eta astebukaera honetan egongo direnen inguruan ere informatu genuen.

kamorrah1.jpg

Irratsaioa podcastean duzue, playlista berriz HEMEN.