Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Gaur ez da Izerditan Blai saiorik izango

Aupa kaxo!
Bada denbora web orrian idatzi ez duguna, baina gaurkoan albiste triste batekin gatoz. Aurreko astean bezala gaur ere ez dugu Izerditan Blai saiorik izango. Pena da orain 4 urte egin baikenuen gure lehen saioa eta ezin atzera begirada bat egiterik.

Hala ere gurean jarraitzen dugu, horren adierazgarri honako hau, ostiral honetan, ekainak 18, arratzaldeko 6etan “Emayon/k lori I. esku pilota txapelketa” jokatuko bait da Frontoi Txikian. Oraingoz Esnal anaiak sailkatu dira dira ligako finalerako, final erdietako beste partidak gaur eta bihar jokatuko dira.

Honez gain kirol mundua monopolizatu duen munduko futbol txapelketako zuzeneko emanaldiak egiteko lan taldea osatzen gabiltza saio bereziak egiteko. Beraz barkatu eragozpenak eta lasai egon jada gure buruari atera baidiogu txartel gorria, zigorra bete ostean gogo biziz itzultzeko intetzioarekin.

txartel gorria

Poloniako taldeei errepasoa egingo diegu gonbidatu batekin

ZarataZarautz saio berezi bat izango dugu gaurkoan. Berezia, Poloniako taldeei errepasoa egingo diegulako. Eta berezia ere, gonbidatu bat izango dugulako. 4 urteren ostean, lehen emakume ahotsa izango dugu gure ordutegian. Bilbotik etorriko den Victoria edukiko dugu gurean. Beraz, aukera paregabea izango da gaurkoa FMko 99.3a sintonizatzeko. Gogoratu, gaur gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsu bat duzula Homomilitia edota Post Regimen bezalako taldeekin.

homo.bmp

Gogoratu ere, interneteko konexioa konpondu dugula eta entzungai egongo dela ekaitz honek uzten badigu. Internetez entzun nahi baduzue, HEMEN klikatzearekin nahikoa duzue. Telebista ere seguruenik prest egongo da gaur gauerako.

Putzikatziputzipatzi…….

Iepa kaxooooooo!!!!!!

Bueno bueno, sekulako Kaiolatik dakau prepauta gaurkuan!!! Ikearriya!!!

Asteko nobedadeen hasiko gea, esate bateako Bedrock recordings-etik datorkinun Luis Junior-en Colache izeneko marabillarekin, edota Gui Boratto erraldoiak Massive Attack talde mitikoaren paradise circus abestiari eginiko remix zoragarriarekin. Jarraitzeko, apur bat housero jarriko gara, gure kaiolan izango ditugu Joris voorn, Pitto edota Pirupa. Eta hori gutxi balitz, gaurkoan sekulako klasiko puxkarekin bukatuko dugu saioa!!!

Beraz, badakizue, goazen sukaldeko baldosak pintatzera gure zapatila zikiñekin!!!

UP THE KAIOLS!!!

Ongi etorri Belarriyo!!!!

Ba bai, lehengo astean huts egin ostean igande hontan jo ta su aritu ginen. Berriro ere Jardinero, Malintxe eta Edonato bildu ginen eztulka aritzeko.

Eta aspaldiko partez gonbidatu pare bat izan genituen. Alde batetik, Mikel Belarriyo. 8 urte herria utzi zuela eta 5 urte Villepinteko espetxean bahitua izan ostean lehengo asteazkenean iritsi zen herrira. Eta noski, irratiko gonbiteari ez zion muzin egin. Luze eta zabal aritu ginen berarekin. Villepinteko bizi-baldintzak, Mitarra, bixitak, kartzeleroak… Eta noski, ongietorria. Oso gustora aritu ginen, bai bera eta baita gu ere. Eroso. Zoritxarrez, ezin izan genuen grabatu. Alegiya, zuzenean entzun ezin izan zenutenok, IZORRAI!

30407_1487237828819_1470131320_2123660_3540493_n.jpg

Mikelekin bukatu ostean Pelorekin mintzatu ginen. Udalbiltza auziaz. Uztilean hasiko den epaiketaren berri eman zigun eta nahiz denboraz larri izan elkarrizketa hau ere oparoa joan zen.
Eta hurrengo igandean…. Pelayo Sanak. Gurekin Jai-ko pare bat kide izango ditugu eta Imanol Lasa zinegotzia ere saiatuko gara hona ekartzen. Ez izan dudarik!!

Besteik gabe…. Adiorik ez!! Hurrengo iganderarte baizik!!!