Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Felixen bisita ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautzen Felixen bisita edukiko dugu beste behin ere. Eta oraingoan ere proposamen berezi batekin etorriko zaigu gurera. Jarraian berak idatzi digun mezutxoa:

Zer dute komunean musika estilo ezberdineko irudiko LP guzti hauek? Ba guztiak Alternative Tentacles zigiluak argitaraturikoak direla. 30 urte baino gehiago daramatza zigiluak “terrorismo kulturalean” murgilduta. Dead Kennedys, Amebix, D.O.A., Man is the Bastard, Alice Donut, B.J.K., Les Thugs, Dead & Gone eta beste hainbat talderen lanak kaleratu ditu.

Gogoratu asteartean, gaueko 21:30etatik aurrera zita zaratatsua duzuela FMko 99.3an edo internet bidez.

Atzokoan Urtetako zabortegiaren inguruan

Iepala!!
Ba bai, atzokoan ere jo ta su aritu ginen ahuntzok. Asteko laburpenaren ostean, Hala Bediko Bertxoko irratsaioko Anderrekin elkarrizketa bat izan genuen Ekaitz Samaniego gasteiztarraren alde izan diren elkartasun ekimenen inguruan. Larunbatean, manifestaldia amaitu bezain pronto izan zen atxilotua baina zeresan handia eman du, kondena zein zen jakitean, ezkutatu eta Gasteiz osoan aspaldi hontan ezagutu izan den kanpaña handienetako bat eman da. Guzti hontaz aritu ginen atzokoan Anderrekin.
Gerora, Unai Laxkanorekin mitxelena auzoko goraberataz aritu ginen. Aspaldiko kontutaz jardun zitzaigun. Trenek hainbat urtetan auzoko etxetan sortu dituen txikizioak izan zituen hizpide.
Eta bukatzeko Urteta auzoan bizi den Joseba gaztearekin izan ginen. Inoiz entzun ez diren egiak bota zituen urtetako zabortegiaren inguruan.
Ez bazenuten entzun, ez galdu aukera grabaketa entzun ahal izateko.

Adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik.

MAROKO BIZIKLETAN!!

Aste hontako sayuan, Bitakorako 2 esatariyak beste lagun batekin gabonetan Marokon indako bizikleta txanguan berri emango deu. Casablancatik abitu giñan eta kosta jarraituz Agadirreaño allau giñan, danea 600 km inguru iñez.

Bakizuen bezela, astelehenian gaueko 21:00tatik aurrea Bitakora Kaiera. Ez gelditu atzian!!!!

I Jaunaren omenez eginiko irudi batzuk ikusgai dituzue

Urtarrilaren 11ean I Jaunaren omenez egin genuen irratsaioaren inguruko irudi batzuk ikusgai dituzue sarean. Gogoratu egun horretan urtebete egin zela gure irratikidea den I Jauna atxilotu zutela. Horregatik, eta omenaldi modura, irratsaio berezia egin genuen Zarauzko Musika Plazatik.

Jarraian ikusiko duzuen bideoan, I Jauna beraren dei bat entzungo duzue, asteazkenean bertan zuzen-zuzenean egin genuena: