Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

XVII. koplatxapelketa eta programazio berria

Iepakaixou ia denoi!

Urteko azken irratsaioan, abenduren 21an, beste eduki esklusibo bat eskeini dugu: XVII. kopla txapelketa. Ostiralean burutu zen Hiruputzu gaztetxean eta bertako hainbat korte jarri ditugu. Ondoren Arraio irratiaren 2025-26 ikasturteko programazioaren errepasoa egin dugu, gaur bertan aritu baikara bera aurkezten.

On egin!

Eusfera eta Samai-zuloko sorgiña

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, abenduaren 14koan, ekimen berri bat ezagutzeko aukera izan dugu: eusfera. Taupa mugimenduak antolatu duen ekimena da eta Jon Zapata, bertako kidea eta eusferaren koordinatzailea izan da gure uhin askeetan, ekimenaren azalpenak ematen eta euskararen egoeraz hausnartzen. Baina lehenago Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu denboraldia estrenatzera, beti bezala besapean liburu bat zuela.

Entzun ezazue!