Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Hamar Dozena Kaiolatik-en

Iepa kaixo Kaiolazale!!! Gaurkoan gure kolaboratzaile den Hamar dozena izango dugu gela arroxean bisitari. Azken aldian entzuten dituen doinu elektronikorik fiñenak jarriko dizkigo Zarauzko disko jartzaileak.

Badakizue lagunok, 8tan hasi eta 9rak arte, jarraitu saioa 99.3-an edota internetez.

kaiolatik%20Hamar%20Dozena%202012-03-16.ogg

Mattin Epelde Kaiolatik-en!!!

Iepa kaixo. Gaurkoan gonbidatu berria izango dugu Arraioko gela arroxean!!! Azkenaldian elektronika abestiak produzitzen dabilen Mattin Epelde zarauztarra. Bere tableta eta jostailuen laguntzaz, ea zer ekartzen digun Mattin-ek. Badakizue, beti bezala, arratsaldeko 8tatik aurrera Arraio Irratian, Zarauzko irrati librean. Eutsourrei!!!

Urrezko bikotea gaur Kaiolatik-en

Iepa kaixo!!! Bueno bueno, gaurkoan gonbidatu bereziak ditugu Kaiolatik-en. Aski ezaguna den Dada-ko urrezko bikotea alajaina!!! Izenik ez dugu emango, kuriosidadea baldin baduzue badakizue zer egin, sintonizatu zuen irratiak 99.3-an arratsaldeko 8tan. UP THE KAIOLS!!

Hemen gara berriz ere!!!

Iepa kaixow!!! Beno, bi asteko geldialdiaren ostean, hemen da berriz ere Kaiolatik!!! Eta benetan esaten dizuet, sekulako musikoia daukagu gaurkoan. Hemen uzten dizuet opari txiki bat, badakizue, gaur 8tan sintonizatu zure irratia, ARRAIO IRRATIA!!!! UP THE KAIOLS!!!

Ongietrorri tximas!!!