Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Urteurreneko irratsaio berezia entzungai duzue

Atzo Arraio Irratiak 6 urte egin zituen. Eta hau ospatzeko, Putzuzulo Gaztetxea garbitu eta txukuntzeaz aparte irratsaio berezia egin genuen gaur egun gauden saioko kideek.

Itsaso Debekatuak, Bitakora, ZarataZarautz, Izerditan Blai, Zirrimarrak, Atalka, Kaiolatik… Denak Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioko kideek gidatuta. Honez gain, Isuo Sasiia handia ere gurean izan zen kantu pare bat jotzen. Entzun nahi?

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egongo!!!

Iepa kaixo!!! Irratiaren urteurren ospakizunak medio, gaur arratsalde gau partean kalean ibiliko gara irrati mobil batekin, beraz gaur ezin izango dut Kaiolatik saioa egin. Gogoratu urteurreneko egitarauak aurrera darraiela, hauxe gaurko egitaraua!!!

18.00tan futbito txapelketako final erdiak poligonon.

20.00ak aldera herritik zehar irrati mobila

22.30tan Iban Nikolaien kontzertua

Besterik gabe, hurrengo astean itzuliko naiz beste eraso elektroniko batekin!!! UP THE KAIOLS!!!

 

Niko Zarauztarra gaur Kaiolatik-en

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan Niko Zarauztar gaztea izango dugu gela arroxean. Azken aldian Lau Teilatu taberna mitikoan elektronika doinuak dira nagusi, eta horren erruduna dugu gaurko gonbidatua. Elektronika festazale, gazte eta frexkoa ekarriko digu Zarauztar gazte honek. Beraz badakizue, ez galdu gaurko saioa!!! UP THE KAIOLS!!!

Bidaiatu gurekin!!!

Kaixo Kaiolazaleok, gaurkoan sekulako musikoia edukiko dugu Kaiolan!!! Egundokoa!!! Esaterako Max Cooper handiaren berriena entzungo dugu, Extrawelt ere gurekin izango dira, eta hori gutxi balitz, Guy Gerber-en berriena estreinatuko dugu, hemen duzue aurrerapen bezala!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=uIRviomXaBw[/youtube]