Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

Gaur ez da Kaiolatik saiorik egongo!!!

Kaixo lagunok!!! Lehengo astean Monegros-en bizitakoaren kronikak itxaron egin beharko du hurrengo asterarte, izan ere, gaur Musika  Plazan dugun zita elektronikoagatik, ezingo dugu saioa egin. Beraz badakizue, elektronika gosez bazarete, gaur 20.30tatk aurrera Arrano parean izango gara Lizarriturri, Hamar Dozena eta Elektropeña!!! Hemen aurreko asteburuko momentutxo bat!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=SwdfAQScNcU[/youtube]

Monegros Desert Festival-en inguruko saio berezia bihar Kaiolatiken!!!

Iepa kaxo!!! Uztailaren 21ean Kaiolatik Monegrosen izango da erreportari lanetan!!! Bertan izango dira Prodigy, Booka Shade edota Paul Kalkbrenner. Biharko saioan jaialdi historiko onen inguruan arituko gara, aurtengo kartela errepasatuko dugu eta bertan entzun ahal izango denaren aurrerapen txiki bat egin. Badakizue, 8tan hasi eta 9ak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=u7xFIjn71kI&feature=player_embedded#![/youtube]

Arraio Irratia oporretara doa!!

Zarauzko Arraio Irratia oporretara doa San Pelaioen ostean. Gure programazioko irratsaio ia denak jai hartuko dute udan eta irailean itzuliko dira gehienak. Hala ere badira oraindik ere gure uhin libreetan kaka ematen jarraitzeko gogoz daudenak. Udan zehar esaterako, ZarataZarauzko kideak belarriak zulatzen jarraitzeko asmoa azaldu dute asteartero bezala. Kaiolatik saioa ere muxu elektronikoak bidaltzen ibiliko da datozen hilabeteetan eta ZirriMarrakoek ere uztailean zehar egingo dute saioa. Gainontzean, baliteke saio bereziren bat izatea udan eta webgunearen bidez esango dizuegu.

Bestalde, programazioa oporretan egongo bada ere, lan dezente dugu egiteko gure gela arroxean. Irailera begira, irratia berritu asmoz gabiltza eta obratxo batzuk egingo ditugu bertan. Honez gain, antena leku aldatzekotan gabiltza gure seinalea handitu eta hobetu asmoz. Honekin, Zarautzen entzuteaz gain, inguruko herri batzuetan ere emititzea espero dugu, dena ongi badoa.

Irailean sorpresa berri gehiagorekin itzuliko gara, baina bitartean FMko 99.3an edo internet bidez entzun gaitzazkezue.