Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Kaiolatik

2013ko lehebiziko perlak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo, gaurko saioan aurtengo lehenbiziko doinuak entzungo ditugu elektropeñaren eskutik. Alde batetik, Noir zigilutik, Hot since 82 ingelesaren berriena entzungo dugu. Bestetik, Poker flat edota Visionquest bezalako zigiluen lehenbiziko argitaralpenak edukiko ditugu, eta hori gutxi balitz, agenda elektronikoa eta Putzuzulo-ko agenda ere errepasatuko ditugu. Eutxourrei eta UP THE KAIOLS!!!

Ibailo-ren bixita gaur Kaiolatik saioan!!!

Kaixo kaiolazaleok, gaurkoan Ibailo handiaren bixita izango dugu Kaiolatik saioan. “2nd floor” aretoko gidari, gipuzkoako musika elektronikoaren barruan izen esanguratsuenetakoa dugu Donostiar hau. Ordubetez, berak aukeratutako musika entzungo dugu, eta noski bere konpainiaz gozatu!!! Ez galdu lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

Gaurkoan Elektropeña-ren txanda!!!

Iepa kaixo, azken astetako luxuzko gonbidatuak eta gero, gaur nire txanda izango da kaiolan. 2012 bukaerako doinuez gain, 2013 urteko lehenbiziko argitaralpenak  ere entzungo ditugu gaurkoan. Esate baterako Jamie Jones handiaren Change EP berriko doinuak ,  Jimmy Edgar-en berriena, Betoko, Maya Jane Coles  edota Pan-Pot. Debekatua galtzea lagunok!!! UP THE KAIOLS!!!

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=BfZv2gNc31s[/youtube]