Iepa kaixo, aste hontako kaiolatik saioan uda honetan Donostian ospatuko den festa elektroniko bat izango dugu hizpide, Uda Beach festibala ain zuzen ere. Ekitaldia abuztuaren 23an ospatuko da Kursaal-eko Urumea terrazan, eta DJ internazionak nahiz euskaldunak izango dira bertan. Bihar antolatzailetako bat eta komunikazio arduraduna izango dira gela arroxean, ez galdu lagunok!!! Up the kaiols!!!
Kategoria: Kaiolatik
Iepa kaixo, ostiral hontako Kaiolatik saiuan igandean ospatuko den Slow 04 festataz arituko gara!!! Bertan parte hartuko dugun lau protagonisten doinuak entzungo ditugu: Ibailo, Garmen, Anartz Nomaklimato eta Elektropeña!!! Badakizu, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!
Iepa kaixo, bi asteko atsedenaldiaren ostean bihar Kaiolatik saioa bueltan da!!! Material benetan fiñarekin gainera, uda hasiera honetako doinu frexkoak izango bait ditugu entzungai!!! Marco Resmann, Audiojack, Kölsch edota Edu Imbernon izango ditugu protagonista!!! Ez galdu lagunok!!! Bihar ostirala 8tatik 9ta Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!
Transpelaioak amaitzear ditugun honetan, Arraio Irratia oporretara joango da irailerarte. Urte osoko lanen ostean, opor txiki batzuk hartuko ditu Zarauzko Irrati libreak. Hala ere, uztailean zehar Kaiolatik eta ZarataZarautz saioak entzuteko aukera izango duzue, jarraitu egingo dute eta. Izerditan Blaieko lagunek ere, saio bereziren bat egingo dut udan zehar.
Irailean, pilak kargatuta itzuliko gara FMko 99.3an. Bide batez, inork saiorik egin nahiko balu datorren denboraldian, info@arraio.net helbidera idatz dezake. UDA ON!!!
Iepa kaixo, gaurko Kaiolatik saioan Azkoitiko Txalintxon ospatzen den TIEF festaren antolatzaileak izango ditugu. Hilean behin ospatzen den jai honek, inguruko dj eta ekoizleak ezagutaraztea du helburu. Hilero gonbidatu berezi bat izanen da, eta bertako hiru artista puskak girotzen dute festa lehenbizi: Xuban Xugua, Alexander Loop eta Zizu alajaina!!! Gaurko gonbidatua neroni izango naiz, baina lehenbizi haiek pasako dira gela arroxetik!!! Ez galdu lagunok, 8tan puntuan Arraio Irratian, 99.3fm!!! UP THE KAIOLS!!!


