Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Martxoak 8 eta “Pertsonen desgaitasunak ala gaitasunak?” kanpaina

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 3an, Zarauzko Monte Albertian eskeintzen duten goi maila ziklo berri baten ikaslea izan da gure uhin askeetan, Lierni. Termalimsoa eta ongizatea du izena Gipuzkoan gure herrian bakarrik eskeintzen den ziklo honek eta kapaina bat abiatuko dute bihar, martxoaren 4ean, “Pertsonen desgaitasunak ala gaitasunak” lemapean. Kanpaina honi buruz eta beste hainbat konturi buruz solasean aritu gara irratsaioaren lehen zatian. Ondoren, martxoaren 8a ate joka dugunez, mugimendu feministako Ekhik antolatuak dauden ekimenen berri eman digu, antolatzearen arrazoiak zein diren aipatzearekin batera.

Entzun ezazue!

Samai-zuloko sorgiña eta MEFSST!

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 25, Samai-zuloko sorgiñaren kolaborazioarekin hasi dugu irratsaioa. Karmele Jaioren “Maitasun kapitala” liburuz aritu zaigu, maitasun erromantikoak guregan duen eraginaz eta abarrez. Ondoren MFESST edo Musika Errebolta Feministaren azken ekitaldia izan dugu hizketagai bertako kide diren Jone eta Xabetekin. Gaztetxea garbitu ondoren etorri zaizkigu gure gela arroxera kiloko iltzea gainean zutela baina fin-fin aritu dira ekitaldi honen ingurukoez solasean.

Entzun ezazue!

Txilikurekin basoei buruz solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaurkoan, otsailaren 18an, Arkamurka taldeko kideei tokatzen zitzaien kolaborazioa egitea. Eta zintzo-demonio etorri da gure gela arroxera Txiliku. Berarekin basoei buruz aritu gara luze eta zabal. Zer diren (eta zer ez diren), nola sortzen diren, herri edo hirietako berdeguneen kudeaketa eta abar izan ditugu hizpide.

Entzun ezazue!

Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa Palestinari buruz

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 11, gure pentsalari martxistaren kolaborazioa izan dugu. Iñaki Gil de San Vicenterekin Palestinari buruz aritu gara luze eta zabal hizketan, jatorria, eboluzioa eta egungo egoera aztertu dugularik.

Entzun ezazue!

Ponpaxekin doluari buruz solasean

Iepa kaixou ia denoi!

Gaur, otsailaren 4ean, Ponpax etorri zaigu gure gela arroxera. Berarekin tabua izaten jarraitzen duen gai bati buruz aritu gara solasean: heriotza eta dolua. Erpin eta eremu asko ikutzen dituen gaia izanik, luze eta zabal aritu gara.

Entzun ezazue!