Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Orain presoak! Kronika Parisetik

Kaixo ahuntzok!

Aste honetako saioan euskal preso politikoen aldeko Pariseko mobilizazio historikoa dakargu Arraioko uhinetara. Abenduaren 9ko manifestazioan eta aurreko egunetako martxan izan gara ahuntzok, eta bertako kronika ekarri dugu motxilan.

Tartean, Luhusoko operazioan atxilotutako Mixel Berhokoirigoin bakegileari elkarrizketa egin diogu, baita azaroaren 16tik Frantziako Estatu osoan biran aritu diren Unai eta Ieltxuren testigantza jaso ere.

Hori eta gehiago, igandero 21:00etan, Arraio Irratian! FM 99.3!

Ekhine Eizagirre gela arroxean!

Kaixo lagunok!

Gonbidatu berezi-berezi bat etorriko zaigu aste honetan gela arroxera: Ekhine Eizagirre zarauztarrra. Azaroaren 14an irten zen kalera 2013eko maiatzetik preso egon ondoren, eta atzo egin zioten herrikideek ongi etorri ofiziala.

Bestetik, asteroko kolaborazioa ere izango dugu, oraingoan, Lakariko kideen eskutik.

Ez galdu! Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Indarkeria matxistari mambo!

Kaixo lagunok!

Irratsaio bete-betearekin gatoz aste honetan ere. Azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna pasatu berritan, Sare Feministako kide Edurne Epelderekin aritu gara indarkeria matxistaren aurkako borrokaz. Zarautzen egindako ekitaldiak gerturatu dizkigu, besteak beste.

Ahoztar Zelaietarekin osatu dugu kolaboratzaileen txokoa, ustelkeriaren inguruan. Zehazki, sobornoaren praktikaz eta Euzkadi SA liburu berriaz jardun dugu bizkaitarrarekin.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Altsasukoak aske!

Kaixo!

Altsasuko gazteak espetxeratu zituztenetik urtebete pasatu den honetan,  horietako baten guraso bat izango dugu aste honetako irratsaioan. Ondoren, CUPeko Mireia Vehik ostegunean Putzuzulon egindako hitzaldia laburtu eta aztertzen saiatuko gara.

Azkenik, Amaia izango dugu kolaboratzaileen txokoan, ikasle mugimenduaren inguruko berriak gerturatzeko. Hori eta gehiago, beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Epaiketa politikorik ez!

Kaixo lagunok!

Ekhiñe Eizagirre herrikide eta preso politikoaren itzulerari buruzko berrien zain gauden honetan, presoen inguruko hainbat auzi izango ditugu aipagai aste honetako irratsaioan. Batetik, Ainhoa Baglietto zarauztarra izango dugu gurekin; beste 47 euskal herritarrekin batera epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, abokatu gisa egindako lanagatik. Abokatuekin batera, Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkarteetako kideak ere auzipetuta daude -tartean, Eneko Ibarguren azpeitiarra eta Nagore Garcia zumaiarra-, besteak beste, 8 eta 21 urte arteko eskaerekin.

Auzitegi Nazionaleko beste epaiketa batean protesta egiteagatik ere auzipetuak izan ziren hainbat zarauztar, eta azkenaldian jasotako berriak azalduko dizkigu Garazik. Xabier Lopez Peña zenaren inguruko ekitaldi batengatik hasi zen auzia, 2013ko Gazte Danbadan.

Azkenik, Errusiako iraultza boltxebikearen mendeurrena oroitzeko egindako hitzaldi zikloaren berri ekarriko digu Aritzek, eta Paulek beteko du aste honetako kolaboratzaileen txokoa.

Betiko gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian, FM 99.3!