Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Hondarrak, erlojupeko desjabetze baten kronika

Kaixo Ahuntzok!

Aste honetan gela arroxeraino hurbilduko zaizkigu gonbidatuak, Hondarrak, erlojupeko desjabetze baten kronika (Danda gazte asanblada) dokumentalaren egileak. Irailaren 5ean estreinatu zuten lana Putzuzulon, Zarauzko herri ereduari buruzko eztabaida hauspotu nahian. Denon artean gaiari heltzen saiatuko gara Arraioko mikrofonoetan. Parte hartu zuek ere! (943 86 81 83 telefonoan edo @Ahuntzarraio bidez)

Ohiko atalei helduz, efemerideak eta beste hainbat albiste ere izango ditugu hizpide, eta kurtsoko lehen kolaborazioa entzun ahal izango dugu: Garoa-ko Ibairena. Hori eta askoz gehiago, iganderoko eran, 21:00etan Arraio Irratian! fm 99.3!

 

Beste hasiera bat, Iraultza Txikien Akanpadatik

Kaixo ahuntzok!

Udan atseden hartu ondoren indartsu itzuli gara Ahuntzak. Denboraldi berriko lehen saioan, Zubietan izandako Iraultza Txikien Akanpadara hurbildiko gara, hiru egunez bertan hausnartu, bizi eta konspiratutakoak ezagutzeko, eta gaur erraustegiaren eta makro-kartzelaren lanetara egindako martxaren berri izateko.

Iaz bezala, aurten ere kolaboratzaile eta tarte ugari izango ditugu. Gaur bertan, sorpresaren bat ere bai… Ohi bezala, igandero 21:00etan Arraio Irratian! FM 99.3!

Ikasurteko lehen asanblada igandean

Arraio Irratiaren ikasurte berriko lehen bilera bihar egjngk dugu, igandean, Putzuzulo Faztetxean. Bilera 19:00etatik aurrera izango da eta aurten ditugun erronka berriei buruz hitzegiteaz aparte, irratiari hauts pixkat aterako diogu. Nahi duen oro gonbidatua izango da.

Badatoz festak!

Kaixo lagunok!

Gerturatzen ari zaigula uda! Ekainaren erdialdean sartuta, aste mugitua izan dugu honakoa ere: Altsasukoak aske, pentsionistak… Borrokarekin batera, jaia ere gustuko dugu, eta festen inguruan arituko gara gaurkoan.

Aurten Danda gazte asanbladak hartu du Gurekin Jairen lekukoa, eta Naspelaioen antolaketa nola doan kontatuko digute gazteek. Skapa komisiuaren berri ere izango dugu, iazko gatazkaren ondoren, egitaraua lotzen ari dira-eta dagoeneko! Zelai Ondoko festak ere aipatuko ditugu, gainean ditugu-eta!

Hori dena eta gehiago, igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

E10 giza katea eta lakaritarrak

Kaixo lagunok,

Gonbidatu ugari izango ditugu gaur gela arroxean. Zarauzko Gure Esku Dago-ko kideak etorriko zaizkigu batetik, ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza kateari buruz hitz egitera. Zarauztik ere pasatuko da, eta azken prestaketak nola doazen jakiteko aukera izango dugu.

Ohiko kolaboratzaile ditugu lakaritarrak ere gurekin izango ditugu, oraingoan mokadutxo bat ere ekarriko omen digute.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!