Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ametsola, Kale o bale eta Aitziberren kolaborazioa igande honetan

Kaixo entuzle!

Igande honetan, abenduak 13, herriko bi proiektu berri ezagutuko ditugu: Ametsola eta Kale o bale. Bertako kideak gure gela arroxera etorriko dira, noiz, nola, zergatik eta zertarako sortu dituzten argitzeko. Aitziber Sarobe ere etorriko zaigu, bere hilabeteroko kolaborazioaren tartean. Eta amaitzeko maitasun eta gorroto pixkat banatuko dugu efemerideei esker.

Ez galdu eta sintonizatu igandean 21:00etatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an edota arraio.eus atarian, oso posible da sari bikain bat irabazteko aukera izatea irratira deitu ezkero… Adi egon!

Abenduak 6, pentsionistak eta Samai-zuloko sorgiña Ahuntzekin!

Kaixo entuzle!

Gaurko irratsaioa ere berezia izango da. Hasteko, gaur, abenduak 6 izanik, Espainiar inperioak inposatu zigun Konstituzio sakrosantuaren egunaren inguruan herrian antolatu diren ekimenak izango ditugu hizketagai, antolatzaileekin. Ondoren pentsionistak hartuko dituzte gure mikrofonoak, larunbatean burutu zuten manifestazioaren arrazoiak, egungo egoera eta aurrera begira egingo dutenaz aritzeko. Kolaborazioaren tartean Samai-zuloko sorgiña etorriko zaigu, beti bezala, kontu interesgarriekin. Eta ongi amaitzeko, maitasun/gorrotozko efemerideak!

Zer gehiago nahi duzu? Eguraldi ona? Ba hori ezin dugu lortu (oraingoz) baina seguru gure uhin askeek berotuko dutela zure sukalde, egongela edo ohea. Beraz sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an 21:00etan eta goxaatu zaitezte gurekin!

Euskaraldiaz, azaroak 25az eta Ahoztarrekin Donostiko metroaz

Kaixo entzule!

Igande honetan ere irratsaio interesgarri bat dugu zuentzako. Hasteko Euskaraldiaz arituko gara bertako antolatzeaileekin, ea herrian nola dijoan jakiteko. Ondoren, azaroaren 25ean Zarauzko koordinadora feministak antolatu zuen ekitaldia entzungai izango duzue. Eta kolaborazioaren tartean, Ahoztar Zelaieta gure korruptologoak Donostiako metroaren zulo beltzaren inguruan hitzegingo dugu. Amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerideak.

Galdu egingo duzu? Benetan? Telebista ikusten edo feisbuki begira egongo zara? Mesedez! Piztu irratia eta sintonizatu gaueko 21:00etan Arraio Irratia, FMko 99.3an!!!

Saharaz harro, HURRA SAHARA!

Kaixo entzuleok!

Igande honetan Saharaz arituko gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan. Hortarako, lehenik Embaren kide sahararra etorriko zaigu gela arroxera, lehen eskutik Marokok abiatu duen ofentsibaren eta honi nola aurre egiten ari zaion jakiteko. Ondoren, gure kolaboratzailea den Iñaki Gil de San Vicenteren txanda izango da, berarekin Sahararen espolio eta okupazio kolonialistaren historia errepasatuko dugu. Amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko efemerdieekin emango diogu agurra irratsaioari.

Hau guztia, zuzen-zuzenean, igande honetan, azaroak 22, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean!

GKSko kideak, LABeko sozioekonomia arduraduna eta Aitziberren kolaborazioa!

Kaixo entzule!

Iganderako, azaroaren 15erako, beste irratsaio interesgarri bat antolatu dugu. Oraingo honetan, alde batetik Gazte Koordinadora Sozialistako kideak etorriko zaizkigu, beraien antolakundeari buruz hitzegitera. Ondoren Urola Kostako LAB sindikatuko sozioekonomia arduraduna izango da gurekin. Bestetik, Aitziber Saroberen kolaborazioa izango dela baiztatu dezakegu, aurreko astean piper egin ondoren. Eta hau dena gutxi balitz, maitasun/gorrotozko efemerideak ere ez dira faltako!

Galdu egingo duzu? Telebista, webserie bat edo yutube ikusten egongo zara? Mesedez! Gaueko 21:00etan piztu irratia eta sintonizatu FMko 99.3a!