Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Maiatzaren 1a, atzo eta gaur

Iepakaixou!

Gaur, maiatzak 2, atzoko egunari begira egongo gara, langile klasearen nazioarteko eguna batzuentzat, besteentzat, langileen eguna, eta gehienentzat jai eguna… Zarauzko herrian burutu ziren mobilizazio ezberdinen ekitaldiak entzuteko aukera izango dugu eta gure kolaboratzaile den Iñaki Gil de San Vicenterekin, maiatzaren lehenaren errepaso historiko bat egingo dugu. Amaitzeko, beti bezala maitasun/gorrotozko FMrideak.

Hau guztia, 21:00etatik aurrera 15 urte beteko dituen Arraio Irratian, FMko 99.3an edota arraio.eus webgunean. Entzun edo basakeria!

Tubacex eta Aitziber Sarobe gaurkoan!

Iepa ia denoi!

Gaur, apirilak 25, beste irratsaio interesgarri bat dugu Arraio Irratiko Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioan. Aktualitateko borroka bizi bat ekarriko dugu gure uhin askeetara, Aiaraldean kokatua den Tubacex enpresak egin asmo dituen kaleratzeen aurka bertako langileek abiatu dutena hain zuzen ere. Enpresako langile bat izango da gurekin, borroka honen nondik norakoak azaltzeko. Baina lehenago gure asteroko kolaboratzailea etorriko zaigu, gaurkoan Aitziber Sarobe. Berarekin Arkamurkak urtero antolatu ohi duen “Astronomia astea” izango dugu hizpide, aurten Marteri eskeini diotela jakin dugunez kuriosity daukagu 😉

Amaitzeko, beti bezala, maitasun/gorrotozko FMrideak, gaurko eguna ere historiara pasa den eguna delako. Hau guztia, gaur, apirilak 25, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus webgunean. Entzun gaitzazu!

Samai-zuloko sorgiña, Putzuzuloren egoera eta Aroztegia

Iepa kaixou!

Bueltan gara gure pekatuak Aste Santuan purgatu ondoren. Eta irratsaio potente batekin itzultzen gara gainera! Hasteko, Zamai-zuloko sorgiñaren kolaborazioa izango dugu. Ondoren Lekaroz aldera joango gara, bertan borroka betean dabiltza Aroztegia proiektua geratzeko. Bertako kide batekin elkarrizketa izango dugu, gauzak nola dauden jakiteko. Putzuzulo Gaztetxeko egoeraren berri ere emango dugu, eraisketa hurbiltzen ari den honetan Zarauzko Udalarekin negoziatzen ari den lokala eta honen lagapenaren inguruan hitzegiteko. Eta hau gutxi balitz, maitasun/gorrotozko FMrideak ere ez dira faltako!

Hau guztia, apirilak 18, igandea, 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus webgunean. Entzun ezazu, etzara damutuko eta!

Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa!

Iepakaixou!

Igande honetan Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa izango dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztula irratsaioan. Berarekin internazionalismoaren sorreraz aritu ginen pasa den hilabetean eta horri jarraipena emango diogu.

Ondoren, eta denborarik geratzen bazaigu, maitasun/gorrotozko FMrideak izango ditugu irratsaioa amaitzeko. Guzti hau igande honetan, martxoak 28, gaueko 21:00etatik aurrera FMko 99.3 eta arraio.eus webgunean.

Non dago Mikel? filmaren zuzendaria!

Iepa ia denoi!

Igande honetan ere irratsaio bikain batez gozatzeko aukera izango duzu. Hasteko, gure kolaboratzaile izarra etorriko zaigu, Ahoztar Zelaieta, Tubacex enpresan iragarri zituzten kaleratzeen atzean dauden interesei aurpegia, izena eta abizenak jarriko dizkiogu. Ondoren berriki estrenatu den pelikula bati buruz arituko gara, “Non dago Mikel?” filma hain zuzen, Mikel Zabaltzari buruzkoa. Pelikularen zuzendarietako bat izango da gurekin zuzen-zuzenean, Pitu, Ahuntzon aspaldiko laguna, eta berarekin solastuko gara filmaren inguruan. Ah, eta amaitzeko, nola ez, maitasun/gorrotozko FMrideak.

Hau dena, igande honetan, martxoak 21, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an eta arraio.eus webgunean!