Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka Iñaki Gil de San Vicenterekin

Iepakaixou!

Igande honetan, martxoak 13, beste behin ere aktulatitateko gai bat izan dugu hizpide: Errusia eta Ukrainaren arteko gerra. Komunikabide ia guztiak aferaz egiten ari diren jarraipen intoxikatzaileari aurre eginez, gerra hizkera aztertu dugu, Europar Batasuna eta NATOren papera zein izaten ari den eta Euskal Herrian izan dezakeen eraginaz ere aritu gara Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin.

Amaitzeko, Arraioren parte izan eta aste honetan gure artetik fisikoki joan zaigun Krisi gure omenalditxoa egin diogu. Betirako gurekin Kris!

Martxoak 8ari begira

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioa martxoaren 8ari begira egin dugu. Eta hortarako, alde batetik, Zarauzko Koordinadora Feministako kidea den Ana Galarraga etorri zaigu gure gela arroxera. Berarekin Koordinadoratik antolatu diren ekitaldien berri emateaz gain, nola antolatzen diren ere jakin dugu. Eta bestetik, Itaiako kideek audio batez azaldu digute beraien mobilizazioaren arrazoiak eta Itaia bera zer den eta zer aldarrikatzen duten. Amaitzeko, hain juxtu pasa den ostiralean, martxoaren 4an egin zuten Itaiaren mobilizazioaren aurkezpena eskeini dugu.

Beraz badakizu entzule, martxoaren 8an kalera, baina urte osoan zehar ere batu borroka feminsitara!

 

Samai-zuloko sorgiña eta Dandako kideak

Iepakaixou!

Igande honetan, otsailak 27, Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu, beste liburu interesgarri bezain polemiko bat besapean hartuta (eta ederki kostata) iritsi baita Putzuzulo Gaztetxeraino. Ondoren Danda, Zarauzko Gazte Asanbladako kide batekin solastu gara ikasgelas eta beraien ibilibideaz.

Entzun ezazue hemen!

Liburuzainaren bixita eta Arkamurkako kideak

Iepakaixou!

Igande honetan, otsailak 20, aspaldiko kide baten bixita izan dugu, gure liburuzainarena. Berarekin bi liburu aztertu ditugu: “¿Es China capitalsita?” eta “Acucre“. Ondoren Arkamurka elkarteko kide eta lehendakaria den Aitor etorri zaigu atzo bertan antolatu zuten III. Hezeguneen egunaz eta abarrez hitzegitera.

Entzun ezazue hemen!

Ekaitz Sirventek itzuli duen “Gartzelako gutunak” liburuaren aurkezpena

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioan pasa den urtarrilaren 28an Putzuzulo Gaztetxean izan zen liburu aurkezpen bat emititu dugu esklusiban. Zarauztar preso politikoa den Ekaitz Sirventek euskara itzuli du Antonio Gramsciren “Gartzelako poemak” liburua eta Katakrak argitaletxearekin kaleratu da. Bada, liburuaren aurkezpena eskeini dugu gure entzuleentzat.

Gainera gaurko eguna, otsailaren 13a, bi efemeride garrantzitsuen eguna da, irratiaren nazioarteko eguna eta torturaren aurkako eguna ere. Saioa amaitzeko hauek ere hizpide izan ditugu.

Entzun ezazue!