Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Maiatzaren 1ari begira oporren bueltatik

Iepakaixou!

Bi asteko etenaldiaren ondoren eta Aste Santutan gure pekatu denak ongi garbitu ondoren, berriz gaizkia egiteko prest bueltatu gara Ahuntzaren Gauerdiko Eztula!

Eta itzulera maiatzaren 1ean izan denez, ezin muzin egin langile klasearen nazioarteko egun honi erreparatzeari. Hortarako Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistarekin aztertu dugu iragana, oraina eta geroaren zatitxo bat.

Entzun ezazue, ikasteko, hausnartzeko eta borrokara batzeko ezinbesteko saioa izan baita!

Ibai Trebiñorekin solasaldia

Iepakaixou!

Gaurko irratsioan “Donbass: gerra Europaren bihotzean” dokumentalaren egileak, Ibai Trebiñok, Orioko Etxeluze Gaztetxean eskeini zuen aurkezpeneko solasaldia eskeini dugu eskusiban. Askapenaren 2022ko brigaden aurkezpena ere izan zen eta honen ostean Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka hobekiago ulertzen laguntzeko hainbat gako eskeini zituen Ibaik eta baita bertaratu zirenek ere.

Entzun ezazue hemen!

Samai-Zuloko sorgiña eta Korrika

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioa hasteko Samai-Zuloko sorgiñaren kolaborazioarekin hasi dugu. Beti bezala liburu interesgarri bat gomendatu digu: “Trikua esnatu da”. Ondoren Korrikari buruz aritu gara, lehenik zuzenean Korrikaren berri eman digu Julenek, Arrosa sareko kideak, Korrikaren furgonetara egin dugun konexioan. Ondoren Egoitz, gure eskualdeko Korrikaren koordinatzailea izan da gure mikro askeetan, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen xehetasunak bernetik ezagutzeko aukera izan dugularik berarekin.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta!

Liburuzaina eta “Aztarnak” dokumentalaren solasaldia

Eiap kaixou!

Gaurko irratsioaren hasieran Pier liburuzaina etorri zaigu bere liburu gomendiokein. Ondoren, pasa den martxoaren 13an, Modelo aretoan izan zen dokumental baten proiekzioaren ondorengo solasaldia ekarri dugu esklusiban. Dokumentala  “Aztarnak-Huellas” deitzen da eta hau proeiektatu ondoren Ramon Mauduit eta Maider Leundak solasaldi bat eskeini zuten haurren heziketaren inguruan.

Entzun ezazue, etzerete damutuko eta!

Ahoztarren kolaborazioa eta Askapenaren brigadak

Iepakaixou!

Gaurko irratsaioaren lehen zatian Ahoztar Zelaieta, gure korruptologa izan dugu. Berarekin, Karrantzako ustelkeria kasu bat aztertu dugu, baita auziperatuak izan diren alkateak ere, eta zergatik gehiago ez dauden ere azaldu digu. Ondoren Askapenako kideek brigada kanpaina aurkeztu digute. Gogoratuko dugu, ostiral honetan, martxoak 25, Putzuzulo Gaztetxean izango direla brigadak aurkezeten eta “Donbass: gerra Europaren bihotzean” dokumentala eskeintzen, bere zuzendaria den Ibai Trebiñorekin.

Entzun irratsaioa, etzara damutuko eta!