Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaurko irratsaioan Kattalin Minerrek idatzitako “Moio” liburuaren aurkezpena eskeini dugu. Pasa den martxoaren 14ean Arrano elkartean egin zen aurkezpen goxoa emititu dugu.
On egin!

Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaurko irratsaioan Kattalin Minerrek idatzitako “Moio” liburuaren aurkezpena eskeini dugu. Pasa den martxoaren 14ean Arrano elkartean egin zen aurkezpen goxoa emititu dugu.
On egin!
Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Irratsaio konpletoa egin dugu gaur, martxoaren 9an. Hasteko Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu bere liburu gomendioarekin. Ondoren, atzo herrian martxoaren 8aren harira antolatu ziren mobilizazioetako ekitaldiak eskeini ditugu esklusiban. Eta amaitzeko, bergarako Txapa irratiaren 40. urteurrena dela eta Zebrabidean egindako elkarrizketa emititu dugu.
Entzun ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaurkoan, martxoaren 2an, Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxistaren kolaborazioa eduki dugu. Berarekin aztertu dugu egin berri duen azken bidaian ikusi eta bizitakoa; Kolonbian izan zen eta herrialdearen egoera zertan den kontatu digu, eta baita Gure Amerikarena ere. Europa zaharrean Alemaniako hauteskundeak abiapuntutzat harturik hainbat gogoeta elkarbanatu ditugu.
Entzun ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, otsailak 23, berriki aurkeztu zen ikerketa bat izan dugu hizpide irratsaioaren lehen zatian. Zarauzko landa eremuko emakumeen egoera aztertzeko beka lortu zuen Lakari kooperatibak eta lanari ekin zioten. Miren Prieto lakaritarrak eta Mirene Begiristain EHUko ikerlari eta Biolurreko kideak eman dizkigute ikerketa honen xehetasunak.
Ondoren Arrosa sareak ekoizten duen Zebrabidea magazineko korte bat eskeini dugu, otsailaren 11a nazioarteko emakume zientzialarien eguna izaki Uxue Lazkano ikerlaria elkarrizketatu zuten eta.
Entzun ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Iepakaixou ia denoi!
Gaur, otsailak 16, irratsaio berezia izan dugu. Zuzen-zuzenean eskeini dugu zarauzko Zirika Euskara elkarteak antolatu duen bertso saioa. Andoni Egaña, Ohiana Iguaran, Amaia Agirre eta “Mantxi” aritu dira Uxue Areizagaren gaiei erantzuten.
On egin!