Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Zintzilik irratia eta merkatua bizirik

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko honetan, otsailaren 26an, Arrosa Sareko topaketak izan ditugu hizpide beste behin. Hortarako Zintzilik irratiko kide den Julen izan da gure uhin askeetan eta berarekin, bai Arrosako topaketei buruz zein Zintzilik edota Gaztaño auzoari buruz solastu gara. Ondoren, pasa den ostiralean Merkatua bizirik, jaio berria den elkarteak, antolaturiko eguneko kronika ekarri dugu, esklusiban grabaturiko korteekin.

Entzun ezazu!

Liburuzaina, Nerea Loiola eta Arrosa Sarea

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioa, otsailaren 19koa, edukiz bete-betea etorri da. Hasteko, gure kolaboratzailea den Pier Liburuzainaren momentua izan da. Berarekin euskarazko liburu bat eta gaztelerazko beste bat landu dugu. Jarraian Nerea Loiola zarauztar herritarrarekin solasaldia izan dugu, bere azken argitalpenak izan ditugu mintzagai, baita idazle bizitza eta abar luze bat ere. Amaitzeko, Aitziber Zapirain, Arrosa sareko koordinatzailerakin Arrosa sarearen X. topaketak aitzakitzat hartuz, topaketaz, Arrosa sareaz eta irratigintzat aritu gara, besteak beste.

Entzun ezazue!

Tiloak, Grerorio eta Adnan

Iepakaixou ia denoi!

Igande honetan, otsailak 12, edukiz beteriko saioa izan dugu. Hasteko Tiloak plataformako Arantxa hurbildu zaigu Nafarroa kaleko deforestazio prozesuaz hitzegiteko. Ondoren Ibonirekin oriotar preso politikoaz, Gregorio Eskuderoz, aritu gara, oraindik etxetik ehundaka kilometrotara jarraitzen baitu. Eta amaitzeko, duela gutxi zorigaitzeko lan istripuz hil zen zarauztar gaztea, Adnan Saadounie gogora ekarriz Urola-kostako LAB sindikatuko arduraduna den Andoi Murgarekin aritu gara.

Entzun ezazue!

Samai-zuloko sorgiña eta pentsionistak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, otsailak 5, Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu irratsaioa hasteko. Berak zarauzko kontuak ekarri dizkigu, Amagoia Gurrutxagak 2017an argitaraturiko “Zarauzko gutunak. 36ko gerra” liburutik abiatuz. Ondoren Ankelorekin solasean aritu gara pentsionisten mugimenduaz beraien 5. urteurrena aitzakitzat hartuz. Gogoratu astelehenero 12:00etan elkarretaratzeak egiten jarraitzen dutela Udaletxe plazan.

Entzun ezazue!

Ahoztar Zelaietaren kolaborazio sakona

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urtarrilak 29, gure kolaboratzaile izarra den Ahoztar Zelaietaren kolaborazioa izan dugu. Berarekin Alfredo De Miguel ustelaren kasua aztertu dugu, sententzia atera eta aste batzuk pasa ondoren. Horrez gain EAJ alderdiaren ate birakariak ere hizketagai izan ditugu behean agertzen diren bi infografia ardatz hartuta.


Entzun ezazue!