Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Jakoba Errekondoren hitzaldia esklusiban!

Iepakaixou ia denoi!

Aste satentuetan gure pekatu guztiak garbitu ondoren berriz ere bueltan gara berdin jarraitzeko. Oraingoan gainera esklusiba batekin gatoz, Merkatua Bizirik elkarteak antolaturiko hitzaldiren grabazioarekin. Bertan Jakoba Errekondo jaungoikoaren bigarren semea izan zen eta gure grabailua ere bai. Bertan entzundako zuenganatu dugu gure uhin askeetan.

On egin!

Umeak eta pantailen eragina Miren Rosekin

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 26, Miren Ros izan da gure gela arroxean. Berarekin umeak eta pantailak izan ditugu hizpide. Ze eragin duen, gurasoen papera… hainbat erpin dituen gaia da eta luze eta zabal aritu gara solasean.

Dena den, gure buru eta bihotzak Urretxu aldean gelditu ziren atzo Berasari egindako omenaldian. Gure artetik joan zaigu lagun eta kidea eta gaurko irratsaio hau gure omenaldi xumea egiteko ere baliatu dugu. Hagon lekuan hagola, beti egongo haiz gure bihotzetan!

Samai-zuloko sorgiña, Etxera eguna eta Gazte Topagunea

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoak 19, beste irratsaio konpleto bat izan dugu. Hasteko, kolaborazioaren tartean, Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu eta besapean Maddi Ane Txoperenaren “Ez erran inori” narrazio lana ekarri digu. Hau aztertu ondoren Amasa-Villabona aldera joan gara Enekorekin Etxera egunari buruz hitzegiteko. Eta saioa amaitzeko, beste behin ere, plantoia. Ernaiko kideak etorri behar ziren 2023ko Gazte Topaguneari buruz hitzegitera, eta etorri ez direnez, ba Ahotsa.info hebabide nafarreko korte bat eskeini dugu gazte erakunde horren 10. urteurrenaz eta Topaguneaz.

Entzun ezazue!

Iñaki Gil de San Vicenterekin NATOri buruz solasean

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 12an, Iñaki Gil de San Vicenteren kolaborazioa izan dugu. Hain zuzen ere, gaurko egunez, 1986an, Hego Euskal Herriak ezetz esan zion NATOn sartzeko espainiar estatuan antolatu zen erreferendumean; eta atzo, martxoaren 11ean Bilbon manifestaldi nazional bat burutu zen NATO eta Europar Batasunaren aurka. Ba bi osagai hauek kokteleran sartuta egin dugu gaurko irratsaioa, Iñakiren hitzjario amaitezin bezain interesgarriarekin.

Entzun ezazue!

Ahoztar Zelaietarekin Osakidetzaren desmantelazioaz eta Arrosa sareko topaketak

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioa, martxoaren 5ekoa, Ahoztar Zelaietaren kolaborazioarekin hasi dugu. Osakidetzaren desmantelazioa izan dugu hizpide El Salto – Hordago aldizkarian argitaratutako artikulu bati erreferentzia eginez.

Ondoren, atzo, martxoaren 4an, Oreretan ospatu ziren Arrosa Sareko X. Topaketen baitan eginiko irrati nobela, edo saiakera, eskeini dugu esklusiban.

Entzun ezazu!