Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Euskal Wikilarien Topaketak

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, urtarrilak 18, gure irratsaioan makina bat aldiz erabili dugun tresna bati buruz aritu gara: Wikipedia entziklopedia askea. Euskal Wikilarien Topaketak antolatu dituzte datorren astebururako eta gainera 25 urte bete berri ditu euskarazko Wikipediak. Guzti honi buruz, eta gauza gehiagoz ere, hitzegitera etorri zaigu Galder Gonzalez.

Entzun ezazue!

XVII. koplatxapelketa eta programazio berria

Iepakaixou ia denoi!

Urteko azken irratsaioan, abenduren 21an, beste eduki esklusibo bat eskeini dugu: XVII. kopla txapelketa. Ostiralean burutu zen Hiruputzu gaztetxean eta bertako hainbat korte jarri ditugu. Ondoren Arraio irratiaren 2025-26 ikasturteko programazioaren errepasoa egin dugu, gaur bertan aritu baikara bera aurkezten.

On egin!

Eusfera eta Samai-zuloko sorgiña

Iepakaixou ia denoi!

Gaurko irratsaioan, abenduaren 14koan, ekimen berri bat ezagutzeko aukera izan dugu: eusfera. Taupa mugimenduak antolatu duen ekimena da eta Jon Zapata, bertako kidea eta eusferaren koordinatzailea izan da gure uhin askeetan, ekimenaren azalpenak ematen eta euskararen egoeraz hausnartzen. Baina lehenago Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu denboraldia estrenatzera, beti bezala besapean liburu bat zuela.

Entzun ezazue!