Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Hitzaldiak

Euzkadi S.A. liburu aurkezpena Putzuzulon

Ostegun honetan eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Ahoztar Zelaieta izango dugu Putzuzulon bere “Euzkadi S.A. El gen corrupto del PNV” liburua aurkezten. Arraio Irratiaren 12. urteurreneko egitarauaren barruan burutuko da hitzaldia eta ondoren luntxa edukiko dugu.

Surf kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan surf kontuak izango ditugu hizpide. Lehendabizi Ibon Imaz memorialaren berri emango dugu, asteburuan herrian izango den surf txapelketa. Hau aitzakia hartuta, maila gorengo zirkuitua errepasatuko dugu. Landetan izandako emaitzak aztertuko ditugu alde batetik eta bestetik neska eta mutilen sailkapena nola dagoen begiratuko dugu froga baten eta biren faltan baitaude hurrenez-hurren.

Behin uretan murgilduta bodyboardari ere tarte bat eskainiko diogu. Hemen ere froga bakarra falta da maila goreneko zirkuitua bukatzeko eta eskualdeko Alex Urangaren ibilbidea errepasatuko dugu.

Lasai egon entzule, ez gara playeroez ahaztu eta!! Igande honetan emakumezkoen lehendabiziko jardunaldia izango da, gainera berrikuntza handiak dakartza aurtengo honetan. Hau kontuan izanda kinielarekin eta partiden pronostikoak egiten saiatuko gara, animatu zaitez zu ere gure kinielan parte hartzera!!

Hau dena, beti bezala ostiralean 18.00tatin aurrea izango duzu entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

HERRIAK BIZIRIK !!

Kaixooo!
Gaurkoan ere ahuntzak ezin muzin egin entzule zareten guztioi. Hainbat adibidetaz arituko gara Herriak Bizirik dauden adierazle.
Eta bertatik hasiko gara, Getaritik hain zuzen ere. Bertako kofradia zaharra berreskuratu nahian ari dira Getariako eskubide sozialen kartako kideak eta Aritzekin izango gara zuzen zuzenean, martxan jarri duten sentsibilizazio kanpainaren inguruan.
Bestetik, Kuba, egiak eta gezurrak´ izeneko mahai-ingurua ere antolatu dute hainbat eragileren artean ekainaren 8an, parte-hartzaile hauekin: Mariela Castro Espín, diputatu kubatarra eta `Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko´ (Cenesex) zuzendaria; Aleida Guevara March, mediku kubatarra, `Centro de Estudios Che Guevara´ erakundeko kidea eta Ernesto Che Guevararen alaba; eta Claudia Camba, `Un mundo mejor es posible´ fundazioko lehendakaria eta Kubako osasun- eta hezkuntza-arloetako misio solidarioen koordinatzailea Argentinan.
Honen inguruan ere mintzatuko gara Aritz berarekin.
Eta noski, atzoko egunean Gasteizko kaleetan izan zen manifestaldia ere izango dugu solasgai.
Errekaleor bizirik jarrai dezan, milaka lagun bildu ziren eta bertan izan genituen Ahuntzako 2 erreportari.
Bukatzeko, Gernikako Astra zentru sozialean burutu diren formakuntza saioaz arituko gara.
“Herri jantzia, Garaipenaren hazia” lelopean, bertan izan genuen IJauna eta bizi izandakoa ekarriko digu gela arroxetik zuzen zuzenean.
Hau dena, 21’etatik aurrera Kostaldeko irratirik onenean!