Azaroaren 27an, Maria Velazquez indigenak, Putzuzulo Gaztetxean emandako hitzaldia iada entzungai duzue bertara azaldu ezin izan zuenarentzat.
Norbaitek entzun nahi badu, HEMEN klikatu besterik ez duzue.
Azaroaren 27an, Maria Velazquez indigenak, Putzuzulo Gaztetxean emandako hitzaldia iada entzungai duzue bertara azaldu ezin izan zuenarentzat.
Norbaitek entzun nahi badu, HEMEN klikatu besterik ez duzue.
77ko PUNK bildumaren bigarren zatia izango dugu Arraio Irratian. Aurreko astean bezalaxe, 70.en hamarkada bukaerak emandako talde sorta batez etorriko gara oraingo honetan. ADVERTS, REZILLOS, BLONDIE, VIBRATORS, MC5, STIFF LITTLE FINGERS, RUTS, etab. luze bat. Umorea, lagun mutua, lehiaketa, arazo-teknikoak eta eskandinabiar hotz honi aurre egiteko aukerarik onena, noiz?
ASTEARTE hontan, 21:30etatik – 23:00etara bitartean, zuen belarriak zulatzeko prest!!!
Gaur, osteguna, Guatemalako emakume indigenen inguruko hitzaldia izango dugu Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean.
Bertan, Guatemalako Consejo de Pueblos indigenas taldeko Maria Velazquez indigena, ezkertiar eta feministak bertako emakumearen egoera azalduko du eta hau guztia Arraio irratiaren bitartez entzuteko aukera izango du bertara hurbildu ezin duenak.

Beraz badakizue, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera sintonizatu 99.3a.
Eta aspaldiko partez bi gonbidatu berezi izango ditugu gurean: Makatza eta Lope. Eta zerbezatxo bat hartuz arituko gara bizitzaz, malekoiko farolez eta zutaz eta nitaz hizketan 9etatik 10ak bitartean. Ikus hau eta piztu irratia asteazkenean…
Gaur, asteartea, 21:30etatik aurrera, 77.en urte inguruan Punk mugimendua borobiltzen lagundu zuten taldeak izango ditugu entzungai eta hizpide. Irakiten zeuden doinuak, imaginazioa buruzgain eta denarekin hausteko gogoa zuten jendeak osatuko du gaurko irratsaioa. Clash, Saints, Dead Boys, Generation X, X Ray Spex,… Britainiar zein Estatu Batuetako Punk eztanda zuzenean zuen belarrietara!!!
Eta hurrengo asteartean emakume ahotsez gozaturiko gaua izango duzue. Gaur, azaroak 25, ‘Nazioarteko emakumeen aurkako indarkeria’ren eguna dela eta.