Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Arraioenea 2009az dekoraturik

Lizarriturri DJ doktorea eta 27zapata indarberriturik gatoz urte berri honetara. Opor luuze eta tripazaleen ostean 2009an egin asmo dugunaz arituko gara musika eta hitza amorrazioz konbinatzen. Eskertuko dute zuen belarri ertzek ordubeteko sesioa, ze gaur arituko gara 2009az, eta 2009a inoizko urte ederrena izateko egin beharrekoaz hizketan.

Ez duzu gaur 21:15etan irratia piztuta eduki besterik egin behar!

Ah, ta ahaztu baino lehen… urte zerri on guztioi!

Urtea ongi hasteko kontzertua izango da Putzuzulo Gaztetxean

2009. urtea ondo hasteko, Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioak kontzertua antolatu du Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtarrilaren 9an, bi talde ikusteko aukera izango da bertan.

monstar.jpg

Lehenak, Alemaniatik datozen Monster taldea izango da. Costa´s Cake House edota The Black Hand taldeetan ibiltzen diren jendez osaturiko Crust taldea da Monster talde Berlindarra.

Beraiekin batera, Inor Ez hirukote Zarauztarrak ere joko du. Hegoameriketako KRH taldearekin ateratako lan berria aurkeztuko digute etxean bertan.

Beraz badakizue, urtea ongi hasteko hardcore kontzertu gogoangarri batekin gozatu nahi baduzue, datorren ostiralean Putzuzulon izango gara

Urteko azken zarata 21TAN!!!!

Bueno, bueno, bueno…… gaur abenduak 30 Zaratazarautzen azkenengo saioa izango dugu!! Ohikoa dugun bezela fetxa zikin hauetan urteari errepasoa egingo diogu. Diskuak, kontzertuak, abenturak, birak….. onena eta txarrena eramango dugu zuen belarrita!!! Hortako gaurkoan gonbidatu bereziekin gatoz! Bjauna ta Lp-z aparte, Matttttingun ta Arrikitaun izango ditugu arraio irratiko egoitza nagusian!!!

Argazkian . wb2d

GAUR  LEHENAGO HASIKO GARA!!!! 21TATIK AURRERA

ARRAIO IRRATIAN                                      **ZARATAZARAUTZ**

Ahuntzak


…:::[EGUNERATUA]:::…

Hemen duzue irratsaioa entzungai!!!

21tan ahaztu gabe zita bat duzu Ahuntzaren Gauerdiko Eztulan!! Gaur ere hamaikak bitartean ezingo duzu lo hartu, kumunera jun edo zure irratitik urrundu…. Efemerideak, bertsoak, grabaketak, programazio berria, musika, Bjauna, telefono berria!!, arazo teknikoak, eztula amaigabeak, Ijauna, ahots zikinak, lehiaketa…….. ta noski! gure humore ta inprobizazioa. Hau dana batidoran sartu eta uhin libre bezela aterako dugu zure belarrietara!!!

 Ahuntzaren aurrenetako kartela!                 hori bai, al loro gure ordu berriarekin……

IGANDERO 21tatik AURRERA ARRAIO IRRATIAN!!!!!!!!!!!!!!!!!