Kategoria: Berriak
Astearte honetako irratsaioan, Putzuzulo Gaztetxean burutuko den kontzertu eta bideo emanaldiaz informatzeaz gain, azken egun hauetako nobedadeez ere hitzegingo dugu, beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.
Arraio irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, bideo emanaldi bat eta kontzertua izango dugu, Otsailaren 13an, Ostiralean.
Arratsaldeko 20:00tan hasita, “69†film dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Nikolaj Viborgek izango dugu gaztetxean, berak ekoizturiko 69 filma aurkezten. Bertan, Copenhageko Ungdomshuset etxe okupatu mitikoaren inguruan hitzegiten du. Etxe hau 25 urtez bizirik egon ondoren, bortizki desalojatua izan zen 2007ean. Aukera paregabea izango dugu beraz, desalojoaren egunean gertatu zenaren berri izateko.
Filmaren ondoren, hiru taldek joko dute Putzuzuloko oholtza gainean. Lehenik, Harlore Zarauztarrak izango ditugu. Maketa bat kaleratu berri dute Zarauztarrek eta bertako kantuez gozatzeko aukera izango dugu. Hauen ondoren, Zallatik datozen No Komply Hardcore taldea izango dugu. Azkenik, Europar biran dabilen Hjertestop taldeak joko du. Danimarkarrak, EP bat eta LP bat kaleratu berri dute eta hau ari dira aurkezten Europa guztian zehar. Kontzertua, gaueko 21:30etan hasiko da.
Eta lanaz eta lanik ezaz arituko gara, kale gorriaz dekoratuta. Berunak arintzera MC bat etorriko zaigu, DALTON hain justu ere, eta drum bassean oinarrituta hitz jario amaigabez txundituko gaitu. Gaur galdu ezineko irratsaioa, Lizarriturri, 27zapata eta Daltonekin batera, iluntzeko 21:15etatik aurrera.

Urretxuko irrati libreak FM-rako saltoa egingo du ostiral honetan, urtebetez interneten emititzen egon ondoren. Hemendik aurrera FMko 98.00 frekuentzian emititzen hasiko baitira. Aurkezpen ofiziala ostiral arratsaldean izango da eta iada programazio txukun bat dutela ere iragarri dute. Bertan parte hartzeko gonbitea ere luzatu dute.
Arraio irratiaren partetik, irrati libre hau zoriondu behar dugu eta ostiral honetan Urretxura joateko gonbitea ere luzatzen dugu. Gora irrati libreak!!!!
