Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Arraio TV

1999ko Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako irudiak ikusgai

Arraio Irratiko hemerotekari hauts apur bat atera diogu eta bideo berri batekin gatoz oraingoan, 1999ko Azaroaren 28an Zarauzko Aritzbatalde Pilotalekuan burutu zen Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako finalaurrekoarekin alegia.

Zarauzko Jai-Txiki taldearen aldetik, Julen Zulaika, Andoni Egaña eta Iñigo Manzisidor “Mantxi” izan genituen. Azpeiti-Landeta taldetik berriz, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza eta Andoni Larrañaga eduki genituen. Zarauztarrek 33 puntutako aldearekin garaitu ziren.

Garaiko VHSa nahiko ondatua zegoen eta irudi eta bertso batzuk bakarrik ahal izan ditugu berreskuratu. Goza ezazue!!

E10 giza katea eta lakaritarrak

Kaixo lagunok,

Gonbidatu ugari izango ditugu gaur gela arroxean. Zarauzko Gure Esku Dago-ko kideak etorriko zaizkigu batetik, ekainaren 10ean erabakitzeko eskubidearen alde egingo den giza kateari buruz hitz egitera. Zarauztik ere pasatuko da, eta azken prestaketak nola doazen jakiteko aukera izango dugu.

Ohiko kolaboratzaile ditugu lakaritarrak ere gurekin izango ditugu, oraingoan mokadutxo bat ere ekarriko omen digute.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!