Press "Enter" to skip to content

Egilea: zirrimarrak

Zirrimarrak: hamaika begirada Palestinari

Aste honetako Zirrimarrak saioan Palestinarako Biladi Hadi kultur brigadak argitaratutako liburua  eta diskoa  aurkeztuko dizkigu Axier Lopez kazetari eta brigada honetako kideak. 2010eko uztaila eta iraila bitartean izan ziren  Palestinan Euskal Herritik joandako kazetaritza, kultura eta hezkuntza munduko hainbat lagun, eta bidaia haren fruitua dugu  “Biladi Hadi: hamaika begirada Palestinari Euskal Herritik”. 

Joan berri zaigun Jose Lusi Alvarez Enparantza “Txillardegi” ere gogoan izango dugu, eta tarte berezi bat egingo diogu ohiko berri, lehiaketa eta abarren artean. Ez galdu ba, Zirrimarrak! Asteazkenero bezala, 21:45 inguruan hasita, Arraio Irratian!

Urteko azken Zirrimarrak!

Apa zirrimarrok!

Aste honetan urteko azken Zirrimarrak saioa egingo dugu, hurrengo astean deskantsu bat hartuko baitugu Gabonak direla eta. 2011 merezi duen moduan agurtu nahi dugu, eta prest jada prest ditugu hainbat berri interesgarri, lehiaketa, eta KOPLA TXAPELKETAKO SARREREN ZOZKETA! Badakigu entzule asko zain egongo zaretela, baina lasai, ordubeteko itxaronaldi ederra prestatu dizuegu ta. Honez gain, joan den igandeko G-puntuko finala ere izango dugu hizketagai.

Hoixe ba, hemen itxarotzen zaituztegu, asteazkeneko 21:45ak aldera, Arraio Irratian!

Gaur ere zaku bete zirrimarra!

Kaixo arraiozaleok!

Gaurko honetan ere gonbidaturik ez dugun arren, nahiko kontu izango ditugu gurean. Beti bezala, berriak, lehiaketa, iritzi interesgarriak, argitalpen mordoxka, agenda… Durangoko azoka bertan dugula eta, tarte berezia egingo diogu, eta Euskararen Egunaren inguruan ere jardungo gara.

Badakizue ba, zuek ere zirrimarra batzuk egin nahi badituzue, 21:45 inguruan Arraio             irratiko uhin libreetan aurkituko gaituzue.

Zirrimarrak: Nikolas Zendoia izango dugu bihar gurekin

Nikolas ZendoiaNikolas Zendoia bertsolari eta idazle aiarra izango dugu aste honetan Zirrimarrak saioan. 60. hamarkadatik hasita, txapelketa eta sariketa ugaritan parte hartu izan du, baita sari ugari irabazi ere bertso idatzietan. Bi liburu argitaratu ditu: Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005). Seguru kontu interesgarri pila izango dituela guretzat.

Honez gain, euskarari eta kulturari buruzko albisteak, lehiaketa, agenda… izango ditugu beti bezala. Badakizue, bihar asteazkena 21:45etan Arraio Irratian, FM 99.3an!