Azaroak 28an asteazkena Izerditan blain surfaz jardungo gara. Alde batetik Artiz Aranburu aipatuko dugu nola ez, bestetik beste zarauztat surflarien berri izateaz gain historikoen txokoan surflari mitiko bat izango dugu nola ez. Beti bezela gure taldeen emaitzak izango ditugu baita eskubaloiko kronika berezia ere. Ahaztu gabe Bi pareta! atala Jokin Argoteren nondik norakoak, Bor-gethoko pilota txapelketa , Titin III eta Barriolaren arteko finalaren porra ere egingo dugu. Hartu parte porran ta irabazi sari bikaina. Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian
Egilea: izerditan blai
ADI!!! Igandean eta asteazkenean Arraio irratian Tourraren jarraipen berezia egingo dugu Izerditan Blai! irratsaioaren eskutik. Pirineotako etapa erabakior bezain zirraragarriak zuzen zuzenean jarraitzeko aukera paregabea izango duzute. Igandean 15.00tan hasiko gara irratsaio bereziarekin eta asteazkenean berriz 14.30tan. Beraz ez galdu irratsaiorik!!
Izerditan blai-k beste ekimen garrantzitsu bat antolatu igande honetarako. Martxoaren 18an zarauzko Putzuzulo gaztetxean ping pong txapelketa egongo da 16.00tatik aurrera. Hemen parte hartu ahal izateko ostirala baino lehen izena eman behar da gaztetxe bertan 2 euro ordainduaz. Aipatu txapelketa ligaxka moduan izango dela eta artekariak ere tartean egongo direla. Hau dena Arraio Irratiaren alde antolatzen dugu, beraz badakizu parte hartu ta ondo pasa izugarrizko giroa egongo baita.