Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Alpeetako etapak erretrasmitituko digutu ostegun eta ostiralean


Iepa kaxo!!

Zer moduz? Gu ederki, aurreko ostegunean egin genuen lanarekin gustura geratu giñenez eta ziñetenez aste honetan ostegun eta ostiralean bi etapa garrantzitsuak erretrasmitituko ditugu.

Bihar bertan, uztailak 21 osteguna aurtengo etaparik gogorrenetarikoa izango dute txirrindulariek Galibier gain mitikoan amaituz historian lehen aldiz.

Ostiralean historia ikaragarria duen Alpe D’Huez mitikoan amaituko da etapa motza bezain erabakiorra.

Badakigu jada Pedro Mari Goikoetxeaz kokoteraño zaudetela eta Periko ere ezin duzuela jasan, beraz goza ezazu esatari atxegin bezain jakitunekin tourraren azken etapez. 15.00tako albistegiaren ostean sartuko gara, ez hutsik egien Voecklerrek egingo duen bezala!

Frantziako tourra bihar 15.00tatik aurrera Izerditan blaien eskutik


Iepa kaxo!!
Hemen gara berriz ere, asteazkeneko saioak amaitu ditugun arren saio bereziak egiteko gogoz gaude. Tourra pil pilean dagoenez pirineotako lehendabiziko etapa zuzen zuzenean zuei eskainiko dizuegu. Cugnaux-en hasi eta Luz Ardidenen amaituko den etapa honek 211 km izango ditu lehen mailako mendatea Hourquette d’Ancizan igo ostean Tourmalet mitikoa gainditu beharko dute Luz Ardidenen amaitzeko.
Pedro Mari Goikoetxea eta Periko Delgado jasan ezin badituzue sintonizatu Arraio Irratia 15.15tatik aurrera etapa bikain hau kontakizun ezin hobe batez gozatzeko.

Surfa ta borroka

Iepa kaxo!!

Hemen gera, festak amaituta oporrak hartu aurreko azken saioarekin. Gaurkorako saio bikaina prestatu dugu, alde batetik larunbatean izan zen baltsa karrera izango dugu mintzagai. Iñoiz baino parte hartzaile gehiago izan ziren bertan ta guk elkarrizketa batzuk egin genituen.

Bestetik Axi Munian ta Kalpar etorriko zaizkigu, zarauzko surf eremuak banatzen dituzten banderaz gain herri honetan surfak ekarri duen turistifikazioa, masifikazioa ta beste hainbat kontuz jardungo gara.

Amaitze aldera, Txaparrotan 8, izango dugu kontuan, ostiraletik igandera bitartean desertu txikian jokatuko den hondartzako eskubaloi txapelketa.

Azkenik Izerditan bali irratsaioak Juli-Juli tabernan antolatutako Porra mutturran parte hartzera animatzen zaituztegu, honela izango da gure porra:Izen ematea 10 euro da, barran ordaindu behar da. Izena emateko azken eguna uztailak 1, ostirala izango da

Parte hartzaile bakoitzak egunero txirrindulari multzo ezberdin bat izango du, zozketa bidez banatuko dira lehengo egunetik.

Egunero 2 sari emango dira (kafea eta txupitoa/ zuritoa eta pintxoa) etapako garaliea izan den txirrindularia duen parte hartzaileari eta egun horren liderra den txirrindularia tokatu zaion parte hartzaileari.

Tourraren amaieran beste sari bat emango da, sailkapen metatuaren saria, hau puntu gehien eskuratzen dituen parte hartzailearentzat izango da.

Puntuak honela banatuko dira:
Etapako garaileak 10 pnt. Lider dagoenak 8 pnt.
Bigarrenak 7 pnt. Mendiko liderrak 6 pnt.
Hirugarrenak 5 pnt. Erregulartasunaren liderrak 4 pnt.
Laugarrenak 3 pnt.
Bostgarrenak 1 pnt.
Taldekako erlojupekoan ez da etapako punturik banatuko taldeak irabazten duelako eta ez txirrindulari batek.

Piotr Ugrumov txirrindulari historikoa gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz zuei saio bikain bat eskaintzeko asmoz. Gaurkoan emaitza gutxi ditugunez aspaldian jorratu ez dugun atal bati ekingo diogu, denok maite dugun atal hori, “Historikoak” hain zuzen ere.
Gaurkoan Piotr Ugrumov txirrindulari Letoniarra izango dugu mintzagai gure saioan, 93ko Giroan eta 94ko Tourrean kinka larrian jarri zuen Miguel Indurain handia.
Badakizue denboran atzera egin eta txirrindulari mitikoak gogoratu nahi badituzue gaur duzue aukera paregabea Arraio Irratian 20.00tatik aurrera!

Triatloia izango da gaurko gai nagusia

Iepa kaxo!
Hemen gara berriz ere, aurreko astean kale egin genuen interneterako loturarik gabe aurkitzen ginelako Arraio Irratiko egoitza nagusian, barkamenak eskatzen dizkizuegu bihotz bihotzez. Gaurkorako saio eder bat prestatu dugu, lehendabizi maiatzak 20an jokatu zen futbito txapelketa izango dugu izpide, giro bikaina ta norgehiagoka are hobea ikusi genuen.

Ondoren Xabier Garate triatloilaria elkarrizketatuko dugu. Codeam taldeko partaide da bera ta azken urteotan triatloi munduan buru belarri dabil. Gainera zarauzko triatloia ekainaren 11ean izango denez honen inguruan ere mintzatuko gara.

Beti bezala, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an topatuko gaituzue nahi baduzue, gero arte!!