Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Pala, surfa ta playeruak aste honetako Izerditan Blaien

Apa kaixo entzule,

Azken bi astetan agindutako bete ez dugunez oraingoan ere hala izan da. Aste honetan Txufo “The basck” izan behar genuen telefonoaren beste aldean rugbykoen denboraldi bikainaren inguruan jarduteko prest. Baina datorren astean izango da gurekin kontu asko baititu esateko. Honez gain herriko taldeen beste emaitzak ere jorratuko ditugu betiko moduan.

Palari ere tarte bat eskainiko diogu, Donostian munduko txapelketako finala jokatu baitzuen Mikel Aierbe Zarauztarrak Gaubeka bikote zuela Fusto eta Larrinagaren aurka. Zarauztarrak ezin izan zuen txapela mantendu 3-0 galdu baitzuten final handia.

0

Saioa ezingo dugu amaitu hondartzako futboleko kiniela egin gabe. Igandean, 8.30tan jolastuko den jardunaldi hau bigarren faseko azkena izango da eta kopa zein ligako kanporaketak erabakiko dira bertan. Egin apustu plariozaleak, hauek dira nor gehiagoak:
QUEENS – KUPELA
XIXARIO ERRETEGIA – ARANOLA LEIHOAK

LAGUNAK ERRETEGIA N – ZUBI-ONDO ERRETEGIA
KIRIBIL ESTILISTAK – KATIXA

ABETA ZAHARRA LANDETXEA – ASERGROUP
ULACIA-BIDAIAK – ASTI PINTURAK
MARMOL-MALECON – KOSTA HORTZ KLINIKA
INDAUX – SALBIDE TABERNA

PUB DADA – TALAI MENDI KANPIÑA
LAGUNAK ERRETEGIA – ITXASKI TABERNA
S.F. TXANELA – ARRANO
KIRKILLA-ENEA JATETXEA – ARG

Azkenik eta denborarik baldin badugu Australiara joango gara, Gold Coasteko hondartzan hasi baita surfaren maila goreneko lehen txapelketa eta bertan zer gertatu den esango dizuegu. Kortxero Zikiña ere etorri zaigu etzandako surfeko lehen txapelketaren berri ematera. Beraz ez hutsik egin, asteazkenean 20.00tatik aurrera Izerdin Blai, Arraio Irratiko kirol saioa!

Pataxek kale egin baño kortxero zikiña izan da Izerditan blai

PlayPlay

Apa kaxo!

Gaurkoan baietz uste genuen arren azkenean Pataxek ezin izan du etorri. Bere orden Kortxero zikiñaren bixita jaso dugu eta Pipelinen abian den lehengo frogaren inguruan jardun zaigu, denboraldia nola datorren ere aipatu digu.

Nola ez, saioa herriko taldeen emaitzekin hasiko dugu. Jardunaldi honetan emaitza gazi-gozoak izan ditugu eta hauen berri emango dizuegu.

Saioaren amaieran playerotan gertatu denaren berri emango dizuegu, denborarik baldin badugu. Surfari ere tarte egiten saiatuko gara, Gold Coasten, Australian, laster hasiko baita munduko zirkuituko lehenengo froga garrantzitsua.

Hurrengo asterarte atzeratzen da Pataxi elkarrizketa Izerditan blaien

PlayPlay

Apa kaxo!

Aste honetan ere goiz genbiltzan izango genuena aurreratzen, baina gure esatariek zeregin akademikoak dituztela eta hurrengo asterako utzi beharko ditugu asteazken hontarako genituen gaiak. Betiko moduan herriko taldeen emaitzak izango ditugu albiste lehenengo minutuetan. Eskubaloian David Aguirrezabalaga Asobal mailan dagoen Guadalajarako taldera joan denez honen inguruan ere jardungo gara.

Baina saioaren zati nagusia Patax-en elkarrizketa izango da. Bustinzuri inguruan hartu duten lokalean skate park bat eraiki dute eta larunbatean inauguratu zuten. Toki honetan BMXean era jardun daiteke eta txiribuelta arriskutxuak egiteko goma espumazko pistina ere badute. Elkarte honen inguruan eta arrixku kirol hauen inguruan jardungo gara berarekin. Hemen dituzue pare bat bideo ideia bat egiteko….

Futboleko mutilak eta Puerto auzia Izerditan Blaien

libertyAsteazken honetan preferenteko mutilekin hitz egingo dugu telefono bidez. Denboraldi zail hau aldagela barruan nola bizi duten galdetuko diegu eta bide batez asteburuko partidaren kronika beraien ahotan entzun.

Bestalde, Puerto auzia puri-purian dagoenez, guk ere gure iritzia emango dugu gai honen inguruan.
Txirrindularitzaren oinarriak berak mugitu dituen doping kasuaren analisi zorrotza hitz ematen dugu.
Beraz, entzun gaitzazu asteazkenean 8tatik aurrera!

Futbola eta surfa gaurko Izerditan blai saioan

PlayPlay

Apa kaxo!

Eguraldi txarrak ez zaitzala beldurtu entzule maite! Pintxo poteora ateratzeko asmorik ez baduzu saio bikain bat prestatu dugu etxean goxo goxo entzuteko. Gaurkoan futbolari errepaso sakon bat emango diogua Alde batetik gizonezkoetan jada futbola utzia zuten beterano batzuk itzuli baitira Astiko zelaira taldearen norabidea aldatu asmoz. Bestetik nesketan aspaldiko partez igande honetan puntu bat lortu zuten Castejonen aurka. Bertan jolasten du Lorek eta gaur telefonoaren beste aldean izango dugu taldearen inguruan hitz egiteko.

Beste taldeen emaitzak ere aipatuko ditugu betiko moduan. Aspaldian utzia izan dugun kirol bati tarte berezi bat eskeiniko diogu, surfari alegia. Aste honetan amaitu da Pipelinen, Hawaien denboraldiko lehen froga eta bertan gertatutako laburtuko dizuegu. Portugal eta Galizia aldean olatu erraldoiak hartzen ere ibili dira herriko surflariak eta hauen berri ere emango dugu. Ez dug ahaztuko McNamararak Nazare-n hartutako ustezko 20 metroko olatua, zuek epai dezakezue, 20 metro al ditu??