Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Astearte bidaiariak

bidaia(1)

Gaur arratsaldeko 7terditan beste astearte bidairi bat izango dugu Joseba eta Ander Garmendiaren eskutik. Azpeitiar anai hauek iazko udan Paris-Amsterdam-Paris bidaia egin zuten bizikletaz. Beraien esperientzia kontatuko digute eta bidaian ateratako materialarekin osatutako bideo eder bat ere ikusiko dugu. Ondoren galderak egiteko aukera izango dugu eta noski, luntxa tripa-zorriak baretzeko. Beraz ez izan dudarik eta azaldu gaztetxeko goiko solairura!

Rugbya, eskubaloia eta surfa Izerdtain blai saioan

Apa kaxo!

Gaurko honetarako ere saio polit bat prestatu dugu zuentzat. Herriko taldeen emaitzez gain zarauztarren balentriak goraipatuko ditugu.

Gaurkoan, beste behin Txufo izango dugu telefonoaren beste aldean rugbykoen kronika eginaz. Emaitza positiboa lortu zuten pasa den igandean aste honetako hil edo biziko partidarako.

Bestetik mutilen saskibaloi taldeak lortutako garaipen garrantzitsua azpimarratuko dugu, jardunaldi baten faltan maila mantentzeko borrokan jarraitzeko baliotsua izan baita.

Saio amairean Arraio Irratiaren 7. urteurrenaren baitan antolatu dugun pilota partidaz mintzatuko gara. Palaz eta eskuz osatuko den jaialdi honetan Jokin Argote eta Javi Oteiza omendu nahi izan ditugu, beren kirol bizitzari frontoi batean agur esateko.

Honek denborarik uzten badigu Brazilera joko dugu, hemen ASPko 3. froga, Billagon Rio Pro baitago jokuan. Barra da Tuucako hondartzan Tyler Wright, Owen Wrighten arreba izan da txapeldun emakumezkotan, gizonezkotan oraindik 2. erronda hasteko dago.

Beraz ez hutsik egin gaurko saiora, makiña bat kontuz jardungo gara ta, 20.00tatik aurrera!!
izerditan blai

Getaiko Keta eta Eskubaloia gaurko Izerditan blai saioan

Aupa kaxo,

Gaurkoan bi elkarrizketatu izango digutu. Alde batetik futbolean Getaiko Keta taldeak lortu duen igoeraz mintzatuko gara bertako jokalari batekin. Bestetik telefonoaren beste aldean izango dugu eskubaloiko entrenatzeilea, urte askoren ostean berriz ere 2. nazional mailara igotzea lortu baitute aurten.

Hauez gain herriko taldeen emaitzak emango ditugu beti bezala, liga asko amaitzear daude eta jardunaldi garrantzitsuetan murgiltzen ari gara.

Azkenik pilota kontuak eta surfa jorratuko ditugu. Pilotan, Arraio Irratiaren 7. urteunerako jaialdi berezi bat antolatzen ari baikara. Hau maiatzaren 25ean izango da eta bertan jolastuko dutenen berri izan nahi baduzu gure saio entzun besterik ez duzu. Surfean ASPko hirugarren froga martxan da Brazilgo Barra da Tuucan.

Beraz badakizu ez hutsik egin zure kirol irratsaioari!!

GETARIA2-15-2-11-CELEBRACIÓN-3

Gaur ere Izerditan blai saioa izango da

Kaixo entzule maiteok!

Gaur aldarrikapen eta borroka eguna denez guk tinko eutsiko diogu gure asteazkeneroko zitari, makina bat kontu baitditugu zuentzako.

Herriko taldeen emaitzen inguruan azken aldian bezala rugbyari tarte berezia eskainiko diogu nahiz eta Valntzia aldetik albiste onik ez izan. Eskubaloiari ere tarte bat egingo diotu Tolosan bigarren nazional mailara igotzeko lehengo fasea jolastu baitzen.

Hondartzako futbolari ere tarte berezia egingo diogu.Igandean jokatu ziren finaleko protagonista batzuekin zuzenean hitzegiteko aukera izango baitugu. Hemen dituzue emaitzak:FINALAK
Beraz badakizue, ez galdu gaur 20.00tatik aurrera Izerditan blai, Arraio irratian!

PLAIEROTAKO FINALAK 2013

Rugbya, eskubaloia eta playeroen finalak Izerditan blaien

PlayPlay

Apa kaxo!

Gaurko egunerako ere saio aparta prestatu dizuegu. Lehenengo zatian herriko kirol taldeen emaitzak emango dizkizuegu, rugby eta eskubaloiari tarte berezia eginaz. Bietan igoera faseak jokatzen ari biera eta jada etxekoa dugun Txufok rubyko emaitzen berri emango digu.

Ondoren playeroei tarte berezia eskainiko diegu. Larunbat honetan, bai larunbat goiz honetan jokatuko baitira finalak. Guk kiniela egingo dugu eta zuek ere horretara animatzen zaituztegu.

Azkenik saio amaitzeko bihar aurkeztuko duten ekimen baten inguruan jardungo gara. Ostegunean 19.00tan kiroldegiko bilera aretoan Eskola Kirolaren Aldeko Plataforma aurkeztuko baitute. Ea etorkizun hurbil batean bertako partaiderenbat gela arroxera ekartzen dugun gai honen inguruan solasteko.

Azkenik Kortxero Zikiña ere etorriko zaigu. Australian amaitu berri baita etzandako surfeko zirkuitu nagusiko bigarren froga eta hemen gertatutako azalduko digu.