Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Gerard Brigden 6 nazioen kronika eta Mertxeri elkarrizketa

Kaixo entzule maiteok!

Aste honetan saio berezi bat izango duzue entzungai. Denbora da Gerard Brigden ahotsa ezin izan dugula entzun bere lan agendarengatik. Gaurkoan ordea gogo biziz izango dugu telefonoaren beste aldean errugbyko 6 nazioen kronika egiteko eta nola ez gure bihotzeko Redphaten berri emateko.

Ondoren Mertxeri deituko diogu, ZAEko emakuzkoen taldeko partaidea da bera. Ostiral honetan 2014ko zarauzko emakumezkoen talde onenaren saria jaso dute arraunlari hauek. Aurreko denboraldian lortutakoa eta aurten lortu nahi denaz jardungo gara berarekin.

Honez gain, playeroen kiniela egingo dugu, 11. jardunaldia ate joka dugulako. Zuek ere hau egiteko aukera izango duzue beti bezela gure aurpegiliburuan, posta elektronikoz (izerditan@arraio.net) edota guri zuzenean eskura emanda.

Saioa amaitzeko Australiara bidaiatuko dugu, Gold Coasten hasi baita Munduko surf txapelketako lehendabiziko froga. Hau dena entzungai izango duzue Arraio Irratian, FMko 99.3an!

lugerzubi

Emaitzak, playeroak, surfa eta harrijasotzea biharko saioan

Iepa kaixo!

Bihar iluntzerako saio bikain bat prestatu dugu entzule guztientzat! Lehengo zatian herriko taldeen emaitzak aipatuko ditugu, asteburuko jardunaldia errepasatuz.

Ondoren playeroez arituko gara. Nesketan fase erregularra amaitu berri da eta kanporaketak nola diren berri emango dizuegu. Kinielen errepasoa ez dugu ahaztuko, noski.

Saioa amaitze aldera igandean Aiako Bizi Iturri Sariaren nondik norakoen berri emango dizuegu. Denbora baldin badugu Australia aldera egingo dugu, bertan munduko surf txapelketako zirkuitua hasiko baita larunbat honetan.

images

Emaitzak, halterofilia, playeroak eta harri jasotzea mintzagai biharko Izerditan blaien

Iepa kaixo entzule maiteak!

Biharko saiorako makina bat gai ditugu zuei eskeintzeko. Alde batetik herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, eskubaloiko mutilen garaipen garrantzitsua esaterako.

Bestetik halterofiliako taldeak denboraldi berriaren aurkezpenean esandakoak laburtuko ditugu zuentzako. Ezin dugu ahaztu Aiako Bizi Iturri Saria, igande hontean 17.00tan jokatuko den harri jasotze txapelketa. Bertan, izerditan blaien izan genuen Iñigo Eizagirre arituko da lehian.

Playeroei ere tarte bat egingo diogu noski, igande honetan 10. jardunaldia ospatuko baita. Entzule, anima zaitez gure kiniela egitera!

Azkenik, denbora baldin badugu rugbyko >6 nazioen txapelketaren bigarren jardunaldia errepasatuko dugu. Gogoratu hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera izango duzula entzungai.

ZARAHalterofilia1.jpg

Emaitzak, plaieruak eta pala gaurko Izerditan blaien

Iepa kaixo entzule maiteak! Elurteari aurre egiteko modu bikaina proposatzen dizuegu. Jarri etxean, tabernan, lokalean goxo goxo eta 20.00tatik aurrera Izerditan blai entzun, Arraio Irratiko 99.3an.

Gaurkoan herriko taldeen errepasoa egiteaz gain tarte berezia eskeiniko diogu palari. Innpala enpresak antolaturiko euskadiko binakako txapelketan Ayerbe zarauztarra dugu buru belarri Imanol bikote hartuta. Bikote honek igandean Karmelo Baldan jokatuko partidaren kronika egingo digu Marramendik eta txapelketa hau ikusteko ditugun sarrerak oparituko ditugu. Honekin lotuta Jon Juaristi remontistaren erretiroa ere aipatuko dugu.

Saioaren amaieran hondartzara ere joango gara playeroetako beste jardunaldi baten atarian gaudelako. Eguraldi txarrak zapuzten ez badu behintzat igandeko 12.15 aldera izango da 9. jardunaldia. Egin kiniela!!

descarga
juaristi

Herriko taldeen emaitzak, Guijosa eta Wilfred historikoak Izerditan blaien

Iepa kaixo entzule maiteak!

Aste honetan gonbidatu berezirik ez dugu izango. Honen ordez herriko taldeen kronika luze zabala izango dituzue entzungai saioaren lehengo zatian. Errugby eta eskubaloi partidetan sakonduko dugu.

Honen ostean hondartzako futbolari eskeiniko dizkiogu minutu batzuk, pasa den jardunaldia eta kiniela errepasatuz.

Azkenik bi kirolai historikori egingo diegu tartetxo bat Arraio Irratiko uhin libreetan: Rafael Guijosa eta Wilfred Agbonavbare. Biak albiste izan dira arrazoi ezberdinengatik, bata Qatarko munduko eskubaloi txapelketako esatari dabilelako eta bestea gaixotasun larri batek beste mundurua eraman duelako. Bien kirol ibilbidea gogoratuko ditugu, baita ondoren egin dutena ere. Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Wilfred-Rayo-400x300