Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Tourreko 19. etapa zuzenean eskainiko dugu 15.30etatik aurrera

Kaixo entzule maite!

Urtero bezala oraingoan ere ez dugu hutsik egingo Frantziako Tourreko eskaintzeko orduan. Aurtengoan alpeetako etapa baten berri emango dizuegu. Ostiral honetan Albertville eta Saint-Gervais Mont Blanc (La Bettex) artean jokatuko duten 146 km etapa menditsua Gerard Brigde, Marramendi, Juanan, Piter Mari Goikoetxea eta Xabier Pustarriagaren ahotsez lagunduta gozatzeko parada izango duzue. Podiuma jokoan izango den etapa interesgarri honetan apustuak egiteko aukera izango da ohitura onak jarraiutz, opariren bat irabazteko aukera ezin hobea izan duzu feizbukez edota telefonoz parte hartuz gero. Beraz ez hutsik egin eta sintonizatu ostiralean 15.30tatik aurrera Arraio Irratia FMko 99.3an!!

PROFIL

una-avalancha-de-gente-y-la-improvisacion-los-motivos-de-la-caida-de-froome

Triatloiaren inguruko saio berezia bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maiteak1

Denboraldiko azken saio honetan asteburuko kirol ekitaldi nagusiari erreparatuko diogu, triatloiari nola ez. Oraingoan ordea kirol ikuspegitik ikusi beharrean bolondresen ikuspegitik aztertuko dugu. Txemi izango da gurean aspaldiko partez eta bera bezala beste hamarnaka lagun aritu ziren larunbatean herriko kirol ekitaldi garrantzitsuetako batean lanean. Normalean komunikabidetan agertzen ez den lana da boluntarioena baina ezinbestekoa da dena bikain ateratzeko. Zenbat lagun aritzen diren, zer egiten duten eta nola antolatzen diren jakiteko ez hutsik egin eta entzun gure saioa asteazken honetan 20.00tatik aurrera FMko 99.3an, oporrak hartuko ditugu ta!!

maxresdefault

Joko Olinpiarren inguruko saioa bihar Izerditan blaien

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Joko Olinpiarren inguruan arituko gara. Urte honetan Rion izango direnez joko hauen historia errepasatuko du Greziarren garaitik gaur egun arte. Urte guzti hauetan aldaketa handian izan ditu, kirol jarduera, parte hartze, filosofia eta esan nahi aldetik. Honez gain, historiako boikot garrantzitsuenak aipatuko ditugu, baita garaiko izan nagusiak ere. Hau dena beti bezala Arraio Irratian izango duzue entzungai, FMko 99.3an 20.00tatik aurrera!!

macdonal-olimpiadas

Herri kirolak gaurko saioan

Iepa kaixo entzule maite!

Gaurko saioan herri kirolen inguruan jardungo gara. Honetara Juan Mari eta Xabat etorriko dira gela arroxera. Badira urte batzuk Zarauzko Kirol Elkartearen barruan Herri kirolen atala sortu zela. Harri jasotze munduan oso ezaguna dugun Joxe Ramon Iruretagoienak sustatuko ekimena izan da hasieratik. Honela urte hauetan herriko eta inguruetako gazteak gerturatu dira kirol ezberdinak probatzera. Honez gain aurten harri baldarren txapelketa ere antolatu dute partaide ugarirekin. Honen inguruan jardungo gara gaur 20.00tatik aurrera Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

df_73

Sakabanaketaren aurkako pala txapelketa eta Axi Munian surflaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Uda usainarekin gatoz aste honetan eguraldia lagun saio berri bat eskaini asmoz. Asteazken honetan lehendabizi larunbatean izan zen sakabanaketaren aurkako pala txapelketaren antolatzaileekin egongo gara. 28 bikotek parte hartu zuten herriko frontoi ezberdinetan eta final handia frontoi txikian ospatu zuten giro ederrean. Ekimen honen zergatiak eta txapelketaren gora beherak azalduko dizkigute.

Honez gain Axi Munian surflaria ere izango da gurean. Azken aldian Hawaii aldean ibili zaigu eta bertan izandako esperientziaren berri emango digu olatu handietan ibiltzen den zarauztar honek.

Hau dena beti bezala Arraio Irratian izango duzue entzungai, bihar, asteazkena 20.00tatik aurrera. Ondo izan!!

IMG_0411_new_small

qrsdF95t